[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Inperio Aztekako konkista

Inperio Aztekako konkista Amerikako espainiar kolonizazioaren gertaera nabarmena izan zen. Kanpaina 1519ko otsailean hasi zen baina espainiarrak 1517an ailegatu ziren Yucatáneraino. Kanpainak 1521eko abuztuaren 13an lortu zuen garaipena, Hernán Cortés eta Xicotencatl Gazteak zuzenduriko hispano-tlaxcalar armadak Cuauhtemoc enperadorea eta Tenochtitlan hiriburua hartu zituenean.

Inperio Aztekako konkista
Amerikako espainiar kolonizazioa
Cortésen Mexikoko konkista, olioa
Data1519ko otsaila - 1530eko otsaila
LekuaEgungo Mexiko
EmaitzaEspainiar konkista
Gudulariak
Espainia Espainiar Inperioa

Tlaxcalako konfederazioa
Cempoala

aliatuak:

Inperio Azteka (1519–1521)

estatu aliatuak:

Estatu independenteak:

Buruzagiak
Espainia Hernán Cortés
Espainia Pedro de Alvarado
Espainia Gonzalo de Sandoval
Espainia Cristóbal de Olid
Espainia Nuño de Guzmán
Xicotencatl Gaztea
Xicotencatl Zaharra
Maxixcatl
Xicomecoatl

Moctezuma II.a
Cuitláhuac
Cuauhtémoc
Cacamatzin
Coanacochtzin
  Tetlepanquetzal
Itzquauhtzin


Tangaxuan II.a
Indarra
Espainia Espainiar konkistatzaile:
  • 90–100 zaldun
  • 900–1.300 infante
  • 6 kanoi
  • 13 brigantin
Tlaxcala: 80.000–200.000
Cempoala: 400

Aztekak: 300.000


Tarascak: 100.000
Galerak
Espainia 1.000 hildako
Milaka amerindiar
200.000 hildako
300 kanoa

Kanpainian zehar, Cortések hainbat azteken etsai eta mendekoen laguntza izan zuen, tartean Totonacak, Tlaxcaltecak, Texcocoak eta Texcoco aintziraren inguruan zeuden bere hiri-estatutako amerindiarrak. Zortzi hilabeteko gudu eta negoziaketen ondorioz, Moctezuma Xocoyotzinak 1519ko azaroaren 8an Cortés onartu zuen bere gotorlekuan. Veracruzen aztekek bere gizonetako batzuk erail zituela jakin zuenean, Cortések Moctezuma atxilotu zuen. Halako taktika, kazike atxilotzearena, ohikoa zen espainiarren artean, agian errekonkista garaian sortua.[1]

Cortés Tenochtitlandik atera zen kostalderantz, Pánfilo de Narváez eta Pedro de Alvarado espezidioburuak utziz. Alvaradok azteken jaialdi bat baimendu zuen eta, hori aprobetxatuz, hainbat noble erail zituen.[2] Sarraskiak hiriburuko biztanleen matxinada eragin zuen eta Moctezuma matxinadan zehar hil zuten.[3] Cortés etorriberria zen Tenochtitlanen eta espainiarrek hiriburutik ihes egin zuten 1520ko ekaineko Gau Tristean. Espainiarrak tlaxcalarrekin batera urtebete geroago itzuli eta 1521eko abuztuaren 13an hiria konkistatu zuten. Ordurako, goseak eta baztangak amerindiar populazioa asko gutxitu zuten.[4]

Behin hiriburua hartuta, Cortés eta bere kapitainek beste espedizio eta kanpainiak zuzendu zituzten egungo Mexikoko iparraldea, erdialdea eta hegoaldea bereganatzeko. Horrela, Espainia Berriko Erregeorderria sortu zuten.

Erreferentziak

aldatu
  1. James Lockhart & Stuart Schwartz. (1983). Early Latin America: A History of Colonial Spanish America and Brazil. New York: Cambridge University Press, 80 or..
  2. Francisco López de Gómara. (1964). Cortés: The Life of the Conqueror by His Secretary. Berkeley: University of California Press, 207-08 or..
  3. Schwartz, Stuart B.. (2000). Victors and Vanquished: Spanish and Nahua Views of the Conquest of Mexico. Boston: Bedford/St Martin's, 157 or. ISBN 978-0-312-39355-7..
  4. Egerton, Douglas R.; et al.. (2007). The Atlantic World. Wheeling, Illinois: Harlan Davidson, Inc., 100 or. ISBN 978-0-88295-245-1..

Kanpo estekak

aldatu