Hizkuntza semitikoak
Hizkuntza semitikoak[1] Ekialde Hurbilean, Afrikako Adarrean eta iparraldeko Afrikan 467 milioi hiztun baino gehiago dituen hizkuntza-familia da, Afro-asiar hizkuntzen familietako bat.[2] Idaztean, hainbat alfabeto erabiltzen dituzte, eta bakarrean erabiltzen dute latindar alfabetoa: malteran, hain zuzen ere.
Hizkuntza semitikoak | |
---|---|
Hizkuntza semitikoen hedapena, laranjaz | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 467 milioi |
Eskualdea | Ekialde Ertaina, iparraldeko Afrika, ipar-ekialdeko Afrika eta Malta |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | sem |
Glottolog | semi1276 |
ASCL | 42 |
Linguist List | afsm |
IETF | sem |
Ohiko hiztegia
aldatuSorburu bera dutenez, hitz asko antzekoak dira oso. Hona hemen adibide batzuk:
Euskara | Aitzinsemitikoa | Akadera | Arabiera | Aramera | Hebreera | Ge'ez | Mahri |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Aita | *ʼab- | ab- | ʼab- | ʼaḇ-āʼ | ʼāḇ | ʼab | ḥa-yb |
Bihotza | *lib(a)b- | libb- | lubb- | lebb-āʼ | lēḇ(āḇ) | libb | ḥa-wbēb |
Etxea | *bayt- | bītu, bētu | bayt- | bayt-āʼ | báyiṯ, bêṯ | bet | beyt, bêt |
Bakea | *šalām- | šalām- | salām- | šlām-āʼ | šālôm | salām | səlōm |
Hizkuntza | *lišān-/*lašān- | lišān- | lisān- | leššān-āʼ | lāšôn | lissān | əwšēn |
Ura | *may-/*māy- | mû (root *mā-/*māy-) | māʼ-/māy | mayy-āʼ | máyim | māy | ḥə-mō |
Sailkapena
aldatuAtal honetan hizkuntza semitikoak zerrendatu dira, baina zerrenda ez dago guztiz osatuta. Wikipedia lagun dezakezu zerrenda osatuz. |
Hona hemen hizkuntza semitikoen egungo sailkapen onartuena:
- Ekialdeko hizkuntza semitikoak
- Erdialdeko hizkuntza semitikoak
- Ipar-mendebaldeko hizkuntza semitikoak
- Arabiar hizkuntzak
- Antzinako ipar arabiera (galdua)
- Safaitikoa (galdua)
- Tamudikoa (galdua)
- Hasaitikoa (galdua)
- Arabiera klasikoa
- Arabiera
- Hegoaldeko hizkuntza semitikoak
- Hegoaldeko sartaldeko hizkuntza semitikoak
- Etiopiako hizkuntza semitikoak
- Hegoaldeko sortaldeko hizkuntza semitikoak
- Arabia hegoaldeko antzinako hizkuntzak (Saba, Himiar eta Qatabaneko hizkuntzak)
- Bathari hizkuntza
- Mehri hizkuntza
- Hobyót hizkuntza
- Harsusi hizkuntza
- Shehri hizkuntza
- Soqotri hizkuntza
- Hegoaldeko sartaldeko hizkuntza semitikoak
Bizirik dauden hizkuntzak, hiztunen kopuruaren arabera
aldatuHizkuntza | Hiztun |
---|---|
Arabiera | 206.000.000 |
Amharera | 27.000.000 |
Tigrinyera | 6.700.000 |
Hebreera | 5.000.000 |
Asiriera | 2.105.000 |
Silt'e | 830.000 |
Tigre | 800.000 |
Sebat Bet Gurage | 440.000 |
Maltera | 371.900 |
Hego Arabiar hizkuntza modernoak | 360.000 |
Inor | 280.000 |
Soddo | 250.000 |
Harari | 21.283 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Halaxe dator izena euskal hiztegi nagusietan: Zehazki, Elhuyar, Euskalterm.
- ↑ Zuckermann, Ghil'ad (2012), Burning Issues in Afro-Asiatic Linguistics.