Henriketa Maria Borboikoa
Henriketa Maria Borboikoa, Henriketa Maria Nafarroakoa edo Henriketa Maria Frantziakoa (Paris, 1609ko azaroaren 25a – Colombes, 1669ko irailaren 10a) Frantzia eta Nafarroako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen[1].
Henriketa Maria Borboikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1609ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Colombes, 1669ko irailaren 10a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Henrike III.a Nafarroakoa |
Ama | Maria Medici |
Ezkontidea(k) | Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa (1625eko ekainaren 13a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | House of Bourbon in France (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta arte bildumagilea |
Lantokia(k) | Londres Northern Low Countries (en) eta Paris |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Biografia
aldatuKatolikoa zenez, ez zen Ingalaterran onartua eta ez zuen koroatze-erritua izan, hau anglikanoa zelako. Ingalaterrako Iraultzaren hasieran, 1644an Frantziara itzuli behar izan zen. 1649an Oliver Cromwellen agindupean senarra hil zutenean, dirurik gabe geratu eta Parisen egotea erabaki zuen. Berrezarkuntzaren ondoren, uharteetara itzuli zen[2]. 1665ean, azkenekoz, Parisera itzuli eta bertan hil zen lau urte geroago.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1625ean Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Karlos Jakue (1629);
- Karlos (1630 – 1685), aitaren oinordekoa;
- Mara (1631 – 1660), Gilen II.a Orange-Nassaukoa ezkondu zuena;
- Jakue (1633 – 1701), Yorkeko duke (1644) eta anaiaren oinordekoa;
- Elisabet (1635 – 1650);
- Ana (1637 – 1640);
- Katalina (1639);
- Henrike (1640 – 1660), Richmondeko kondea (1644) eta Gloucesterreko dukea (1659);
- Henriketa Ana (1644 – 1670), Felipe I.a Orleansko dukea ezkondu zuena.
Haren eraginpean lerratu zen Karlos I.a katolizismora eta absolutismora.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Britland, Karen. (2006) Drama at the courts of Queen Henrietta Maria. Cambridge: Cambridge University Press.
- ↑ Purkiss, Diane. (2007) The English Civil War: A People's History. Londres: Harper
- ↑ Stewart, George R. (1967) Names on the Land: A Historical Account of Place-Naming in the United States, 3rd edition. Houghton Mifflin.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |