Hadad
Hadad (ugariteraz: 𐎅𐎄, Haddu), Haddad, Adad (akaderaz: 𒀭𒅎, DIM, Adād ahoskatua), edo Iškur (sumerreraz: 𒀭𒅎) Kanaango eta Mesopotamiako antzinako erlijioetako ekaitzen eta euriaren jainkoa zen. Eblan agertzen da jada, "Hadda" izenarekin, K.a. 2500. urte inguruan[1][2]. Ekialde Hurbiletik, Hadad Mesopotamian sartu zen, Amorritak sartua, eta hor akkadiar Adad jainkoa bilakatu zen[3][4][5]. Adad zein Iškur logograma berberarekin idatzi ohi dira, 𒀭𒅎[6], Hurritek Teshub jainkoa idazteko erabiltzen zuten ikur berbera. Hadadek beste izendapen batzuk ere bazituen, hala nola Pidar, Rapiu, Baal-Zephon[7] edo, sinpleki, Ba'al (Jauna), baina titulu hau beste jainko batzuek ere bazuten.
Hadad | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | El |
Hadad jainkoaren ikurra zezena zen. Bizardun agertu ohi zen, makil bat eta tximista bat eskuan hartuta, zezen-adarrak buruan zituen bitartean. Mitologia alderatuan, Zeus greziarraren eta Jupiter erromatarraren pareko joatzen zen. Asia Txikian zegoen Dolicheko kultuan Jupiter Dolichenus izena hartzen zuen, eta hititen Teshub jainkoarekin parekatzen da.
Baalen Zikloa edo Baalen Epika, Kanaango eremuan bildutako istorioen bilduma batean, Baal jainkoaren izendapenean Hadad ematen da, ekaitzen-jainkoa. Bilduma hau K.a. 1400 eta 1200 inguru egin zen, eta Ugariten aurkitu zen, gaur egungo Sirian. Hadadek Lotan herensugea hil zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Religions of the ancient world : a guide. 2004 ISBN 0-674-01517-7. PMC 55955653. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ Allen, Spencer L.. (2015). The Splintered Divine : a Study of Istar, Baal, and Yahweh Divine Names and Divine Multiplicity in the Ancient Near East.. De Gruyter ISBN 978-1-61451-236-3. PMC 908077218. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ Clay, Albert Tobias. (2007). The origin of Biblical traditions : Hebrew legends in Babylonia and Israel. Wipf & Stock Publishers ISBN 978-1-59752-718-7. PMC 173303178. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ Fontenrose, Joseph Eddy. (1980). Python : a study of Delphic myth and its origins. University of California Press ISBN 0-520-04106-2. PMC 6938453. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ Green, Alberto Ravinell Whitney. (2003). The storm-god in the ancient Near East. ISBN 978-1-57506-537-3. PMC 747412054. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ «Iškur/Adad (god)» oracc.museum.upenn.edu (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ Gibson, John C. L.. (2004). Canaanite myths and legends. (2nd ed. argitaraldia) T & T Clark International ISBN 978-0-567-12690-0. PMC 319493138. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).