[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Etnografia

kultura eta bizimodua lekuan bertan aztertzen dituen gizarte-zientzia

Etnografia, grekeratik (ethnos tribua, herria), etniaren azterketa deskriptiboa da, bereziki landa lanetan jasotzen den informazioaren antolaketa eta egituraketa helburu dituena. Etnografian funtsezkoa izan da ikertzaile behatzailearen eta etniako kideen arteko bereizketa, informazio etnografikoaren balioa etnografoak jasotako informazioa izatean oinarritu baita. [1]

Gaurko etnografia ia erabat bilketa lana da, eta antropologoak sartu beharra du ikertu nahi duen jendearen egunoroko bizitzan. Nolabaiteko nahasketa izan da etnografia eta etnologia hitzen artean. Azkena Europan erabili da gehienbat, kultura ezberdinetako konparaketazko azterketak egiteko. Dena dela, bien arteko bereizketa teorian egiten da praktikan baino gehiago, etnografiaren azterketak eta deskribapenak ere neurri batean konparaziozkoak baitira. Bronislaw Malinowski Polonian jaiotako antropologo ingelesa izan zen aitzindaria etnografia ikerketetan Melanesia uharteetan, 1915ean. Geroztik etnografia antropologia kulturalaren eremuan ezarri da[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Giner, Salvador (beste batzuekin batera). Diccionario de sociologia. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

aldatu


Kultura  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.