[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Erbi arrunt

ugaztun espeziea

Erbi arrunta (Lepus europaeus) Eurasian bizi den erbi espeziea da[1]. Ehizaki arrunta da.

Erbi arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaLagomorpha
FamiliaLeporidae
GeneroaLepus
Espeziea Lepus europaeus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia42 egun

Deskribapena

aldatu

Euskal Herriko lagomorfoen artean bi espezie daude: erbia eta untxia. Antzekoak direlako, gure herrialdeko fauna basatiaren ezagutza gutxi duten pertsonek landan nahas ditzakete.

Erbia tamaina ertainekoa da eta tamaina onekoek 6 kg-ko pisua izan dezakete. Puntan beltzak diren bere belarri luzeak eta jauzilari on baten hanka luzeak, abiadura handian mugitzeko aukera ematen diotenak, deigarriak dira. Isatsa, animaliaren tamainarekin alderatuta txikia du, beltza goialdean eta zuria behealdean. Korrikan doanean behea erakusten du, beraz, goialdeko kolore iluna ez da ikusten.

Bere gorputza eta burua kontuan hartuta 550mm eta 770 mm bitarteko neurria du, buztana 80 eta 100 mm bitartekoa da, atzeko oinek 100 eta 150 mm bitartean neurtzen dute eta belarriak 100 eta 140 mm bitartean.

Gorputzeko ilea gris-marroi-arre kolorekoa du.

Erbiaren burezurrak, untxiarenak bezala, goiko masailezurrean bi ebakortz zati ditu, bata bestearen atzetik kokatua, bigarren ilara lehena baino askoz txikiagoa da. Ezaugarri honek bereizten ditu lagomorfoak karraskarietatik, hauek goiko barailan bi pare ebakortz baino ez baitituzte.[2]

Biologia eta ohiturak

aldatu

Erbia gaueko jarduera bakartiko espeziea da. Ilunabarraren aurretik hasten baita bere eguneroko jarduera.

Arriskuan sentitzen denean lurraren kontra makurtzen da. Mugitu gabe baina mehatxua hurbil dagoenean abiadura handian ihes egiteko prest. Jazartzen denean ihesa jauzika eta sigi-sagaka egiten du, bere jazarlearen lasterketa zailduz.

Ez du zulorik egiten, baizik lurrean hartzen du atseden eta ugaldu ere han egiten da, belar altuekin eta hostoekin ohea osatuz.

Belarjalea da, elikatzeko belar-landareak jaten ditu edo zurtoin bigunak gehiago ez dagoenean.

Mendebaldeko Europan ugaltzeko garaia urtarriletik uztailera bitartean izaten da, nahiz eta altueraren arabera aldatzen den eta baita urtez urte ere, dentsitatearen arabera. Normalean 2 eta 5 kume bitartean izan ohi dituzte eta haurdunaldiak 40 bat egun inguru irauten du. Isurialde atlantikoan izan du prozesu honek eragin nabarmenena. Horrela Gipuzkoan eta Bizkaian gaur egun enklabe zehatzetara baztertua dago, eta oro har, bi lurralde horien periferian kokatzen dira.

8 eta 10 urte bitartean bizi daitezke.

Banaketa, habitata eta estatusa

aldatu

Europa osoa okupatzen du, Islandia eta Eskandinaviako iparraldea izan ezik. Irlandan sartu egin zuten.

Erbia Euskal Herrian banatuta zegoen. Bere presentzia ondo ezagutzen zuten ehiztariek, harrapaketen artean espezie hau zen oinarrizko pieza.

Gaur egungo egoera duela hiru hamarkada arte zegoenetik oso desberdina da. Data horretatik aurrera, erbiak beherakada nabarmena izan du, eremu handietan desagertu egin da. Enklabe hauek giza presioa gainerako lurraldean baino txikiagoa den eremuekin bat datoz. Isurialdearen hegoaldean, isurialde mediterraneoan, erbiak jasaten duen eragina txikiagoa da. Alderdi honetan modu orokorrean banatzen da.

Kantauri isurialdean erbiaren habitat hobetsia larreak eta baso-eremuak dira. Mediterraneo isurialdean zereal-labore handiak ere erabiltzen ditu, gordetzeko, hemengo zuhaiztiek ere mesede egiten diote. Bi isurialdeetan sastraka eremuetan ikus daiteke, atlantiko zein mediterraneoko motakoetan.

Erbiak Euskal Herriko Kantauri isurialdean duen egoera delikatua izan daiteke, gaur egun. Aurki daitezkeen toki bakanak espezie honen aterpe-eremuak dira, eta horien kontserbazioaren araberakoak dira hedapena eta mantentzea aipatutako isurialdean.

Isurialde mediterraneoan, bere banaketa orokorragoak, baita populazioaren tamainak ere, bere egoera hobetu egiten du.

Nolanahi ere Euskal Herrian adierazitako espezieak jasandako gainbehera hainbat herrialdeetan ikusi da, hala nola Ingalaterran, Frantzian, Belgikan eta, oro har, Europa osoan. Ehiztari kopuruaren gorakada, nekazaritza-mekanizazioa, bioziden erabilera eta landa-inguruaren degradazioa dira prozesu honen erantzule gisa identifikatutako arrazoiak.

Faktore horien guztien artean, ehiztari kopuruaren gorakada eta landa-ingurunearen narriadura, azken hau larreak ordezkatzeko konifero exotikoak masiboki sartzeak eragindakoak dira, hein handi batean erbiaren egoeran eragina izan dutenak, Kantauri isurialdean. Kontuan izan behar da uren banalerroaren iparraldean izan dela atzerakada nabarmenena era erradikalena.

Banalerroaren hegoaldean, nekazaritza indartzearen eragina dudarik gabea da. Labore ustiapen handiak, makinaria, pestizida eta herbizidak erabiltzea dakar, eta baita nekazaritzaz kanpoko produktiboak ez diren ekoizpen-eremuak ezabatzea ere, hala nola, zuhaiztiak, hesiak, etab. Honekin batera soroak zeharkatzen dituzten pistak eta bideak sortzen dira, makinen mugimendua errazteko. Kasu askotan pista hauek ehizatzeko erabiltzen dira, legez kanpo, gauez, erbia izanik ehiza honen helburu nagusietako bat.

Bi isurialdeetan faktore negatibo hauen eragina arintzen saiatu beharko litzateke. Beraz, erbiaren ehiza arautzea eta baita espezie horien babesa ere bere egoera prekarioena den eremuetan, ezinbestekoa da bere biziraupena Euskal Herrian bermatzeko. Gaueko ehiza jazarri, landa-ingurunearen homogeneizazioa ahal den neurrian saihestu eta lur kontzentrazioa gertatzen den eremuetan baso eta hesiak zaintzeak erbiaren egoera hobetuko luke.

Azpiespezieak

aldatu

Erbi honek hainbat azpiespezie ditu:

  • Lepus europaeus europaeus, Pallas, (1778)
  • Lepus europaeus caspicus, Hemprich y Erehenberg, (1832)
  • Lepus europaeus connori, Robinson, (1918)
  • Lepus europaeus creticus, Barret-Hamilton, (1903)
  • Lepus europaeus cyprius, Barret-Hamilton, (1903)
  • Lepus europaeus cyrensis, Saturnin, (1905)
  • Lepus europaeus hybridus, Desmarest, (1822)
  • Lepus europaeus judeae, Gray, (1867)
  • Lepus europaeus karpathorum, Hilzheimer, (1906)
  • Lepus europaeus medius, Nilsson, (1820)
  • Lepus europaeus occidentalis, de Winton, (1898)
  • Lepus europaeus parnassius, Miller, (1903)
  • Lepus europaeus ponticus, Ognev, (1929)
  • Lepus europaeus rhodius, Festa, (1914)
  • Lepus europaeus syriacus, Hemprich y Erhenberg, (1832)
  • Lepus europaeus trassylvanicus, Matschie, (1901)

Erreferentziak

aldatu
  1. Hoffman, Robert S.; Smith, Andrew T.. (2005-11-16). Order Lagomorpha. in: Mammal Species of the World: A Taxonomic and Geographic Reference. Baltimore: Johns Hopkins University Press, 185-211 or. ISBN 978-0-8018-8221-0. OCLC .62265494.
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 348 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

aldatu

Araozko kontuak

Biologia  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.