Didier Queloz
Didier Patrick Queloz (1966ko otsailaren 23a) astronomo suitzar bat da, exoplanetetan espezializatua, eta irakasten du Genevako Unibertsitatean eta Cambridgeko Unibertsitatean, non, gainera, bekaduna den Trinity Collegen. Bereziki ezaguna da 1995ean Michel Mayor-ekin batera aurkitu zuelako 51 Pegasi b, lehen exoplaneta aurkitu zena Eguzki sistematik kanpo. 2019ko urriaren 8an Fisikako Nobel saria jaso zuen, Michel Mayor eta Jim Peebles-ekin batera.[1]
Didier Queloz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Didier Patrick Queloz |
Jaiotza | Geneva eta Lausana, 1966ko otsailaren 23a (58 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genevako Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Michel Mayor |
Doktorego ikaslea(k) | Amaury Triaud |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea Genevako Unibertsitatea ETH Zürich ETH Zürich (2021 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Nazioarteko Astronomia Elkartea Zientzien Pontifize-Akademia |
Formazioa
aldatuDidier Queloz-ek Fisikako masterra egin zuen Genevako Unibertsitatean, eta diplomatu zen 1990ean. 1992an astronomian eta astrofisikan graduatu zen. Geroago, Genevako Behatokian osatu zituen doktore ikasketak, eta 1995ean bere tesia idatzi zuen, Korrelazio gurutzatuen bidezko ikerketa, Michel Mayor-en zuzendaritzapean.
51 Pegasi b aurkitu zutenekoa
aldatu1995ean, Queloz doktoregaia zen Genevako Unibertsitatean, berak eta Michel Mayorrek, bere doktore zuzendariak, lehen exoplaneta aurkitu zutenean sekuentzia nagusiko izar baten inguruan. Quelozek Haute-Provenceko Behatokian egin zuen 51 Pegasiren analisia, abiadura erradialaren neurketak erabiliz (Doppler espektroskopia) ELODIE espektrografoarekin, eta harritu egin zen aurkitu zuenean planeta bat 4,2 eguneko orbita periodoa zuena. Planetak, 51 Pegasi b, zalantzan jarri zituen ordura arte planeten eraketaz zeuden ikuspuntuak, hura Jupiter bero bat baitzen, alegia, planeta gaseoso erraldoi bat, baina oso hurbila bere izarretik.
Sariak eta aitorpenak
aldatuAsteroide batek, (177415) Queloz, haren izena darama.[2]
Fisikako Wolf saria 2017an Michel Mayorrekin batera, lehen exoplaneta aurkitzeagatik, zeina eguzki motako izar baten orbitan baitzebilen.
Fisikako Nobel saria Michel Mayorrekin batera, lehen exoplaneta aurkitzeagatik. Hirugarren sariduna Jim Peebles izan zen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lorenzo, Uxue Gutierrez. «Fisikako Nobel saria James Peebles, Michel Mayor eta Didier Quelozentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
- ↑ «JPL Small-Body Database Browser» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
- ↑ (Ingelesez) Devlin, Hannah; Sample, Ian. (2019-10-08). «Nobel prize in physics awarded to cosmology and exoplanet researchers» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-10-08).
Kanpo estekak
aldatu- "SAO/NASA Astrophysics Data System (ADS)", Didier Queloz bilaketa. 200 abstract barne, non Queloz egile edo koegile agertzen den, 2017ko otsailaren 23an.
- Didier Queloz facts. Nobel Prize.