[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Devil's Bit (irlanderaz Bearnán Éile) Irlandako mendi bat da. Tipperaryko konderrian dago, Templemore hiriaren ipar-mendebaldean. Halere, mendi honetara igotzeko biderik ohikoena Barnane udalerritik abiatzen dena da, udalerri horretatik hurbil auto aparkaleku bat dagoelarik. Bestalde, mendiak 478 metroko garaiera du, gailurrean gurutze bat duelarik.

Devil's Bit
Bearnán Éile
Datu orokorrak
Garaiera478 m
Motamendi
Geografia
Map
KoordenatuakErrepublika_type:_scale:_dim:_globe:Earth 52°48′00″N 7°57′20″W / 52.8°N 7.9555°W / 52.8; -7.9555
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Munster
Desagertutako erakunde administratiboaTipperaryko konderria
Mendizaletasuna
Lehen igoeraEzezaguna
Ohiko bideaBarnane udalerritik abiatzen den bidezidorra.

Ibaien iturburua

aldatu

The Three Sisters ("hiru ahizpak") ibaietatik bi, Nore ibaia eta Suir ibaia, mendi honen inguruan jaiotzen dira, ondoren Waterforden itsasoratzeko.

Mitologia

aldatu

Ingelesezko Devil's Bit izenak euskaraz "Deabruaren Hozkada" esan nahi du. Izen hau irlandar mitologiako bertako kondaira bati zor dio, honen arabera deabruak mendi honen zati bati hozka egin baitzion. Hozka egin ondoren ahoan zeraman mendi zatia gaur egun Cashelgo haitza dagoen lekuan erori eta bertako harkaitza omen da.

Kanpo estekak

aldatu