Darmstadt
Darmstadt Alemaniako Hessen estatuko hiria da, 139.233 biztanle dituelarik (2006). Frankfurtetik 30 km hegoaldera dago kokaturik eta Wiesbadenetik 25 km-ra. Darmstadt historikoki administrazio zentroa izan da, Hesse-Darmstadt konderriaren hiriburu izan baitzen eta, XX. mende hasieratik aurrera, hezkuntza, zientzia eta industria-sektore garrantzitsua garatu du. Gainera, hainbat industria kimikoren egoitza ere bada, Merck (farmazia produktuak) eta Röhm (plexiglas) industriena besteak beste. Era berean hiria, Europako Espazio Agentziaren menekoa den Operazio Espazialen Zentro Europarraren egoitza ere bada. Zientzia arloan duen garrantzia dela eta, Darmstadtio elementu kimikoa (110 zenbaki atomikoduna) hiriaren omenez hartu zuen izena, ioi astunen ikerketa zentroan (Gesellschaft für Schwerionenforschung, GSI) sintetizatua izan ondoren, Wixhausen-en, hiriaren iparraldean.
Darmstadt Darmstadt | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Hessen | ||||||||||||||||||||
Gobernu-eskualde | Darmstadt | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Jochen Partsch | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Darmstadt | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Darmstadt | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 64283–64297 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 06411000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 49°52′00″N 8°39′00″E / 49.8667°N 8.65°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 122,07 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 144 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Darmstadt-Dieburg (en) eta Offenbach (en) | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 164.792 (2023ko abenduaren 31) 2.549 (2022) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.350 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Sorrera | 1330 (egutegi gregorianoa) | ||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 06151, 06150, 06159 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Graz, Saanen, Alkmaar, Troyes, Chesterfield (Derbyshire), Trondheim, Bursa, Plock, Szeged, Gyönk (en) , Freiberg, Brescia, Uzhhorod, Liepāja, Logroño eta San Antonio | ||||||||||||||||||||
Matrikula | DA | ||||||||||||||||||||
darmstadt.de |
Historia
aldatuJatorria
aldatuDarmstadt izena XI. mende amaieran agertu zen lehenengoz, Darmundestat izenarekin; hitzez-hitz itzuliz, gaur eguneko Darmstadt izen alemanak "Heste-hiria" esan nahi du. Dena dela, hau kointzidentzia bat besterik ez da, izenaren jatorria ezezaguna baita. Bertako dialektoko Dar-mund izenak, Padura zingiratsuak esan nahi du, baina ortografia akats baten edo beste izen baten ondorioa ere izan daiteke. Bertako hiritar askok ere, era oker batean uste dute izena Darmbach-etik datorrela (lehen hiria zeharkatzen zuen errekastoa). Izatez, errekasto horrek gaur eguneko izena askoz beranduago hartu zuen, hiriaren ostean, ez alderantziz.[1]
Darmstadt hiri bihurtu zen 1330ean, Luis IV.a Bavariakoaren aginduz (orduko Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea), Katzenelnbogeneko kondeen eskuetan zegoen bitartean.[2] Hiria, orduan Darmstait izena zuelarik, kondeen bigarren erresidentzia bihurtu zen, gaur eguneko gaztelua dagoen leku berean gaztelu txikiago bat eraiki zelarik.[3]
Katzenelnbogeneko etxea desagertu zenean 1479an, hiria Hesseko zati izatera pasa zen eta lurraldeko agintariaren eserleku bihurtu zen 1567tik 1918ra, hasieran Landgraf-ena eta Hesseko duke handiena ostean.[4]
Aro industriala
aldatuHiria, XIX. mendean 10.000 biztanle baino zerbait gehiago izatetik 72.000 biztanle izatera pasa zen.[5] Eskola politekniko bat, geroago Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoa bihurtuko zena, 1877an eratu zen.[6]
XX. mende hasieran, Darmstadt Jugenstil (Art Nouveau-aren aldaera alemana) arte mugimenduaren zentro garrantzitsua izan zen. Urteroko arkitektura txapelketek eraginda garai horretako hainbat altxor arkitektoniko eraiki ziren. Garai horretan bertan, 1912an, Anton Kollisch kimikariak, Merck enpresarentzat zebilela, MDMA (estasia) sintetizatu zuten lehenengoz, Darmstadt-en. 1937an, Darmstadt-eko herri-eremua zabaldu egin zen, ondoko Arheilgen eta Eberstadt herriak bere gain hartzeko eta 1938an hiria, inguruko barrutitik (kreis) administratiboki banatu zen.
Alemania nazia
aldatuDarmstadt Alemaniako lehen hiria izan zen juduen dendak ixtea behartu zuena 1933 hasieran, Naziek boterera heldu eta lasterrera (lehen jazoera honetan, dendak egun bakar batez itxi ziren, "lasaitasun eta ordena komuna arriskuan jartzearren")[7] 1942an, hiriko 3.000 judu baino gehiago Liebigschule esparrura bidali zituzten eta ostean, kontzentrazio esparru desberdinetara[8] non gehienak hil ziren.
Alemaniako erresistentziako zenbait kide ezagun Darmstadt-eko hiritarrak ziren (Wilhelm Leuschner eta Theodor Haubach, biak erregimenaren aurka egiteagatik exekutatuak).
Darmstadteko Alde Zaharra ia guztiz suntsitu zen britainiarren bonba eraso batean, 1944ko irailaren 11an (Darmstadt lehenengoz bonbardatu zuten 1940ko uztailaren 30ean, 35 erasotatik lehena). Darmstadteko eraso hau su-ekaitz erako eraso goiztiarra izan zen -ondoren 1945eko otsailean Dresdenen erabiliko zen eraso mota bera- zeinean suzko bonba asko botatzen ziren hiri inguruan, lehergaiak hiri gainean bota baino lehen, konbustio prozesu autonomo bat hasiera emanez. Eraso hauetako bortitzenean, 11.000-12.500 biztanle artean hil ziren eta 66.000-70.000 geratu ziren etxegabe.[8] Erasoaren ondorioz, hiri erdiaren hiru laurdenak suntsituak geratu ziren[9] gerra osteko estilo arkitektoniko xarmarik gabekoa gailenduz, nahiz eta eraikin batzuk jatorrizko eran berreraikiak izan.
Bigarren Mundu Gerraren ostean
aldatuBigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Hesseneko hiriburua Darmstadt izatetik, kalte gutxiago izan zituen Wiesbaden hiria izatera pasa zen. XX. mendean zehar, teknologia enpresa eta ikerkuntza institutu desberdinetako egoitza bihurtu zen; hori dela eta, hiriak 1997tik aurrera bere burua "zientziaren hiri" moduan sustatzen du. Teknologia zentro ezaguna da, Frankfurteko aireportutik hurbil dagoena, espazioko industria aipagarriarekin (Espazio Operazioen Zentro Europarra eta Satelite Meteorologikoen Ustiaketarako Erakunde Europarra daude bertan) baita industria kimiko eta farmazeutiko garrantzitsua ere, alde batera utzi gabe informazio teknologia, bioteknologia, telekomunikazioak (Deutsche Telekom) eta mekatronikan dauden jarduera aipagarriak.
Hiriko TU Darmstadt unibertsitatea Alemaniako institutu tekniko garrantzitsuenetarikoa da eta ingeniaritza elektriko, mekaniko eta zibileko arloetan egiten duen irakaskuntza eta ikerketagatik da ezaguna.
Geografia
aldatuKlima
aldatuDatu klimatikoak (Darmstadt) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15 | 17 | 24 | 29 | 31 | 35 | 35 | 38 | 30 | 26 | 18 | 15 | 38 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5 | 7 | 11 | 15 | 20 | 23 | 25 | 25 | 20 | 14 | 8 | 5 | 15 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0 | 1 | 3 | 6 | 11 | 13 | 15 | 15 | 11 | 7 | 4 | 1 | 7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14 | -12 | -10 | -4 | 1 | 3 | 6 | 7 | 2 | -4 | -8 | -11 | -14 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 28 | 27 | 27 | 29 | 29 | 44 | 43 | 41 | 27 | 41 | 25 | 36 | 33 |
Iturria: [10] |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Lorscheko abadia (Kloster Lorsch): Alemaniako erlijio zentro garrantzitsuenetakoa izan zen eta Karolingiar leinuarentzat garrantzi handia izan zuen. 1991ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Banaketa administratiboa
aldatuDarmstadt bederatzi barrutitan dago banaturik, bakoitza bere kode eta esparru geografiko definituarekin.
Zenbakia | Izena | Azalera ha |
Biztanleria |
---|---|---|---|
100 | Darmstadt-Mitte | 233,0 | 16.626 |
200 | Darmstadt-Nord | 1231,9 | 27.713 |
300 | Darmstadt-Ost | 2759,9 | 12.768 |
400 | Bessungen | 552,8 | 12.680 |
500 | Darmstadt-West | 1515,9 | 14.631 |
600 | Arheilgen | 1126,8 | 16.468 |
700 | Eberstadt | 1809,9 | 21.734 |
800 | Wixhausen | 2324,7 | 5.733 |
900 | Kranichstein | 655,5 | 10.750 |
Darmstadt | 12.210,3 | 141.058 |
Demografia
aldatuPolitika
aldatuUdalbatzaren osaera
aldatuDarmstadt hiriko udalbatza 71 zinegotzik osatzen dute, era honetan banaturik daudelarik eserlekuak alderdika:
Bozken %-a | Zinegotziak | Alderdia |
---|---|---|
%32,9 | 23 | 90 Aliantza/Berdeak |
%24,8 | 18 | Batasun Demokrata Kristaua |
%21,3 | 15 | Alderdi Sozialdemokrata |
%6,5 | 5 | UFFBASSE |
%3,9 | 3 | Linke |
%3,5 | 3 | UWIGA |
%3,2 | 2 | Alderdi Demokratiko Askea |
%2,9 | 2 | Alderdi Pirata |
%1,0 | 0 | Beste |
Alkateen zerrenda (1945-)
aldatuGaraia | Izena | Alderdia |
---|---|---|
1945–1950 | Ludwig Metzger | Alderdi Sozialdemokrata |
1951–1971 | Dr. Ludwig Engel | Alderdi Sozialdemokrata |
1971–1981 | Heinz Winfried Sabais | Alderdi Sozialdemokrata |
1981–1993 | Günther Metzger | Alderdi Sozialdemokrata |
1993–2005 | Peter Benz | Alderdi Sozialdemokrata |
2005-2011 | Walter Hoffmann | Alderdi Sozialdemokrata |
2011-2023 | Jochen Partsch | 90 Aliantza/Berdeak |
2023- | Hanno Benz | Alderdi Sozialdemokrata |
Hiri senidetuak
aldatu- Logroño, Errioxa, (Espainia).
- Graz, (Austria).
- Bursa, (Turkia).
- Trondheim, (Norvegia).
- Plock, (Polonia).
- Užhorod, (Ukraina).
- Brescia, Lombardia, (Italia).
- Alkmaar, (Herbehereak).
- Troyes, (Frantzia).
- Chesterfield, (Erresuma Batua).
- Saanen, (Suitza).
- Szeged, (Hungaria).
- Freiberg, (Alemania).
- Liepāja, (Letonia).
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Alemanez) Darmstaedter Echo:Wo kommt er her, wo will er hin?
- ↑ Egia garrantzitsuak
- ↑ Nebenresidenz Darmstadt
- ↑ Die Geschichte des Grafenhauses
- ↑ (Ingelesez) Population growth in Darmstadt
- ↑ (Alemanez) TU Darmstadt-en eraketa
- ↑ Beginning of the End
- ↑ a b Darmstädter Stadtgeschichte 20. Jahrhundert
- ↑ Darmstadt history
- ↑ Climate profile for Darmstadt
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu