Danubio Urdina
Danubio Urdina (alemanezko jatorrizko izenez An der schönen blauen Donau op. 314, "Danubio urdin ederrean") Johann Strauss (semea)k 1867an idatzitako bals bat da, eta, beharbada, bere lanik ezagunena.
Danubio Urdina | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1866 |
Estreinaldi-data | 1867ko otsailaren 15a |
Izenburua | An der schönen blauen Donau |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | concert waltz (en) |
Tonoa | Re maior |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johann Strauss |
Argumentu nagusia | Danubioa |
Historia
aldatu1867ko otsailean, Wiener Männergesangvereingo zuzendaria zen Johann von Herbeckek bere koroarentzat bals bat idazteko eskatu zion Johann Straussi. Herbeckek denbora asko zeraman gizonezkoen koroko errepertorioarekin nahigabetuta, bere ustez mediokrea eta grisa zena, horren ondorioz bals koral "bizi eta alai" bat nahi zuelarik urte horretako inauterietarako. Letra koro elkarteko olerkari finkoak idatziko zuen.
Strauss lanean jarri zen, eta laster amaitu zuen enkargua, bere laurehun balsetatik ezagunena izango zena.
Garai hartan Vienan porrotezko giro bat zegoen 1866an Prusiaren aurka Zazpi Asteetako Gerran porrota jasan ondoren.
Balsaren letra idazteko enkargua jaso zuen Josef Weyl polizia komisarioak bere sentimendu politikoak adierazteko probestu zuen aukera. Koruko kideei ez zitzaien letra gustatu eta builaka protestatu zuten abestia entseatu behar izan zutenean. Euren indignazioa musikarekikoa ere bazen. Baina Herbeckek eta balsa eskainia zegoen Nikolas Dumba arteen patroiak korukideak baretu ahal izan zituzten, hala Strauss iraindua senti ez zedin.
1867ko otsailak 13an balsa Diana Aretoan estreinatu zen Rudolf Weinburmen zuzendaritzapean. Konposatzailearen anaiak ziren Josef Strauss eta Eduard Straussek sortutako orkestrak lagundu zuen koroa. Balsa ondo joan zen arren, ez zen erdipurdikoa baino askoz gehiago izan.
Straussek honakoa komentatu zuen bere anaia Josefekin:
« | Pikutara bals bedeinkatua! Soilik kodagatik sentitzen dut, gogokoago izango zutela uste nuena. | » |
Baina Johann Straussek berak balsa (kororik gabe) Parisko Nazioarteko Erakusketan zuzendu zuenean, urte horretako udan bertan, arrakasta itzela izan zuen, eta berehala lortu zuen ospe handia.
Galesko printzeak gonbidatua, Straussek Ingalaterran zuzendu zuen, non sei kontzertutan jo zen Covent Gardenen.
Aste batzuk beranduago munduko toki guztietara inprimatutako partituraren milioi bat ale irten ziren. Musika inprimaketarako garai hartan erabiltzen ziren kobrezko plantxak soilik 10.000 aletarako erabil zitezkeen, gehiegizko kopurua melodiarik ezagunenentzat ere. Alabaina, ehun plantxa erabili behar izan ziren Danubio Urdinaren partitura inprimatzeko.
Franz von Gernerthek honakoa dioen letra berri bat idatzi zuen:
« | Danubio urdina! Haran eta larreetan zehar zure olatuak doaz leunki. Gure Vienak agurtzen zaitu. Zure zilarrezko zintak hondartzak eta hondartzak lotzen ditu, eta bihotz zoriontsuek zure ertz ederretan zehar abesten dute. | » |
Zenbait ingelesezko itzulpen egin ziren, horietako bat Charles Dunnek. Frantziak ere badu bere bertsioa. Wekerlin konposatzaileak ahots bakarrarentzat egokitu zuen Jules Barbierren letrarekin.
Gaur egun, Danubio Urdina musika klasikoko lanik ezagunenetakoa da. Vienar sentimendu kutsuek Austriako bigarren ereserki nazionala bihurtu dute, eta Vienako Urteberri eguneko kontzertuko ohiko "bis"etako bat da. Oso ohikoa da Latinoamerikan balsa dantzatzea ezkontzetako jaietan, Danubio Urdina balsik erabiliena delarik.
Letra
aldatuJarraian, alemanezko jatorrizko letra eta euskarazko bere itzulpena agertzen dira:
An der schönen blauen Donau Donau so blau, so schön und blau, Weit vom Schwarzwald her eilst Die Nixen auf dem Grund, Halt an deine Fluten bei Wien, |
Danubio urdin ederrean Danubio hain urdin, hain eder eta urdin, Oihan Beltzetik urrun Sirenek hondoan, ¡Mantendu zure olatuak Vienan, |