[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Charles de l'Écluse, L'Escluse edo Carolus Clusius (Arras, 1526ko otsailaren 19aLeiden, 1609ko apirilaren 4a) flandriar mediku eta botanikaria izan zen. Baratzezaintza zientifikoan nabarmendu zen.

Carolus Clusius

botanikako unibertsitateko irakasle

1593ko urria - 1609ko apirilaren 4a - Aelius Everardus Vorstius (en) Itzuli
Hortus botanicus Leiden (en) Itzuli zuzendari

1593ko urria - 1609ko apirilaren 4a - Pieter Pauw (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArras1525eko otsailaren 19a
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
 Frantzia
HeriotzaLeiden1609ko apirilaren 4a (84 urte)
Hobiratze lekuaPieterskerk (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGanteko Unibertsitatea
Wittenbergeko unibertsitatea
Marburgeko Unibertsitatea
Old University of Leuven (en) Itzuli
Faculty of Medicine of Montpellier (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
gaztelania
frantsesa
Irakaslea(k)Philipp Melanchthon
Guillaume Rondelet (mul) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, medikua, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, mikologoa, zoologoa eta ornitologoa
Enplegatzailea(k)Leidengo Unibertsitatea  (1593ko urria -  1609ko apirilaren 4a)
Leidengo Unibertsitatea  (1593ko urriaren 19a -  1609ko apirilaren 4a)
Lan nabarmenak

Aitak behartuta, latina, greziera eta zuzenbide zibila ikasten hasi zen Lovainan. Zuzenbide ikasketak zabaltzeko Marburgora eramanda, teologia ikastera aldatu zen eta teologia eta filosofia ikasten jarraitu zuen Wittenbergen. Botanikagatik interesatua, Montpellierreko Unibertsitatera joan zen Medikuntza ikastera, baina ez zuen inoiz lanbidea praktikatu.

1560ko hamarkadan Fugger familiak haren semeen tutore gisa erabili zuen eta Espainiara joan zen bilduma baterako landareak biltzera. Han ezagutu zituen Mundu Berriko landareak. 1572an Maximiliano II.a enperadoreak Vienako mediku lorategi inperialeko zuzendari izendatu zuen.

1580ko hamarkadan Viena utzi eta Frankfurten ezarri zen. 1593an Leidengo Unibertsitatek irakasle izendatu zuten. Hortus Botanicus Leiden sortu zuen, Europako lehen lorategi botanikoetako bat.

Europa osoan zehar bidaiatu zuen landareen ezagutza zabalduz. Austriako flora aztertzen lehenetarikoa izan zen, eta Ötscher eta Schneeberg mendiak igotzen lehena. Marrazkiekin eta akuarelekin ilustratu zituen bere lan zientifikoak, eta tulipan eta patataren laborantza sartu zuen Europan. Leidenen hasi zen tulipanen laborantza Herbehereetako tulipan industriaren oinarria izan zen.

Kanpo estekak

aldatu