Buruko oihal
Buruko oihala emakume askok erabili izan duten jantzi-osagarria da, burua, lepoa eta kokotsa estaltzen dituena.
Ezaugarriak
aldatuOro har oihal zuri eta finez egina da, eta apaingarri bezala, hotzaren kontra, edo ilea ez zikintzeko erabil daiteke.
Buruko oihalak aurpegia libre uzten du, beloaren aldean.
Historia
aldatuBuruko oihalak Europan Erdi Aroan erabiltzen hasi ziren, emakume ezkonduek ilea erakustea lotsagarritzat hartzen zelako. Buruko oihalak almidoiztatu zitezkeen, edo tolestura bereziak emanez itxura oso elaboratuak hartu; urteekin, alanbrez edo zumez eginiko egiturak ere garatu ziren bolumen handia emateko, Euskal Herriko mengaletan bezala.
Buruko oihalaren erabilerak Europan XV. mendetik aurrera behera egin zuen: garai horietan, emakume italiarrek turbanteak gaza gardenekin ordezkatu zituzten, txirikorda landuak erakutsiz. Handik aurrera moda hedatu zen, eta XX. mendera arte Europako emakumeen artean buruko oihalak ohikoak izan badira ere,[1] gaur egunean erabilpen hau moja batzuen artean baino ez du iraun.[2]
Erlijioa
aldatuKristauei buruz, Europatik kanpoko herrialde batzuetako emakumeek oraindik buruko oihala erabiltzen dute hala nola Errusian, Ukrainan, Etiopia, India, Pakistan eta Hego Korea.[3]
Musulmanen artean, emakume askok buruko oihala erabiltzen dute (hijab), aurpegia bistan uzten duena; beste oihal motak ere badaude (burqua, chador, niquab...).[4]
Juduen artean emakume ortodoxo ezkondu askok oihala (tichel) erabiltzen dute.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Hazard, Blanche Evans; Earle, Alice Morse. (1904-10). «Two Centuries of Costume in America» The American Historical Review 10 (1): 170. doi: . ISSN 0002-8762. (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ «Woman, Prayer & Head Covering» web.archive.org 2010-03-18 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ «Easter conversions confirm South Korean Church's striking growth :: EWTN News» web.archive.org 2012-06-16 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «Why Hijab?» Al-Islam.org 2012-12-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
- ↑ «Orthodox Jewish women» www.orthodox-jews.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).