[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Bertel Thorvaldsen

eskultore danimarkarra

Bertel Thorvaldsen (Kopenhage, 1770eko azaroaren 19a1768 edo 1770 - Kopenhage, 1844ko martxoaren 24a) daniar eskultorea izan zen.

Bertel Thorvaldsen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlbert Bertel Thorvaldsen
JaiotzaKopenhage1770eko azaroaren 19a
Herrialdea Danimarka
BizilekuaKopenhage
Grønnegade (en) Itzuli
Vingårdstræde (en) Itzuli
HeriotzaKopenhage1844ko martxoaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaThorvaldsen Museum (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakdaniera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta diseinatzailea
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)Danimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Genero artistikoaarte publikoa

Find a Grave: 10067341 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Albert Thorvaldsen Kopenhagen jaio zen, 1770ean (1768an aditu batzuen arabera), eta hango Arte Akademian egin zituen lehen ikasketak. Erromara joan zen gero ikastera, eta han bizi izan zen 1797-1819 urteetan, Antonio Canova eskultorearekin batera. Thorvaldsen eskultoreak arrakasta handia izan zuen Europan, ia Canovaren parekotzat zeukaten, eskultura jende askorentzat artegintzaren adierazpiderik gorena zen garaian. Eskultura neoklasikoko artistarik aipagarrienetako bat izan zen.

Berehala egin zen ospetsu Jason eskulturarekin (1803), eta ondoren egin zituen Maitasuna eta Psikis (1816), Hebes (1816) eta Ganimedes eta arranoa (1817) lanekin. 1821-1840. urteetan Kopenhageko katedraleko lanen zuzendari izan zen. Oso ospetsua da bertako Kristoren irudia. Ia Europa osoan zehar bidaiatu zen, eta haren obrarik aipagarrienak Varsovian (Koperniko, Jose Poniatowski), Mainzen (Gutenberg), Stuttgart (Schiller) eta Erroman (Pio VII.aren hileta-monumentua) daude ikusgai. Kopenhagen eskultorearen omenezko museoa dago.

Thorvaldsenen estiloa

aldatu

Antzinateko artea eta Mediterraneo aldeko tradizioa Europako iparraldera ekarri nahi izan zuen, eta antzinako arte horretan oinarriturik daniar arte bat sortu. Sen handiko eskultorea zen, eta horregatik Municheko Gliptotekan gordeak zeuden Eginako Atenaren tenpluko frontoiak eta eskultura arkaikoak zaharberritzeko ardura eman zioten. Thorvaldsenek eskulturetan erabili zituen gaiak Canovarenen antz handia dute, baina oso bestelako moduan lantzen zituen, arkaismoaren oso zalea baitzen eta zorrotza orobat arkaismoaren desbideratze ororekiko.

Sakonera gutxiko erliebea, estatuak eta hil-oroitarriak egin zituen, eta estetika eta estilo neoklasikoaren jarraibideak moldatu zituen arte kristau berritu bat egin nahiaren eraginez; hortaz, haren estiloa hotza zen eta zorrotza, eta harengan biltzen da Europako eskultura neoklasikoaren joerarik garbizaleena. Haren lan gehienak Kopenhageko Thorvaldsen Museoan daude gordeak.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertel Thorvaldsen Aldatu lotura Wikidatan