[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Baratzea, edo ortua bizkaieraz, landareen hazte sasoian (Euskal Herrian udaberrian eta udan, baina baita, zenbait landarerentzako, udazkenean eta neguan ere) baratzezaintzaren bitartez barazki mota asko hazi eta ustiatzeko erabiltzen den lursaila da. Lursail eta etxalde handiak ustiatzen dituen nekazaritza industrialari kontrajarrita agertzen da askotan. Baratzeak eskulan gehiago eta lorezaintzari lotutako teknika gehiago behar ditu, eskala handiko nekazaritza mekanizatuarekin alderatuta.

Valentziako baratze handi bat.

Zainketa berezia behar duten landareak egoten dira baratzean, ortuari edo barazkiak, lekak eta fruitu arbolak ere. Lur ona dagoen tokian eta gehienetan baserritik hurbil kokatzen dira. Hirien kanpoaldean ere ortuak egon ohi dira.

Ortuko espezie batzuk hauek dira: tomatea, piperra, porrua, kipula, patata, berakatza, zerba, aza, azalorea, azenarioa, leka, babarrun beltza, babarrun gorria, ilarra.

Euskal Herrian gehienetan etxeko kontsumora zuzenduta egon ohi da baratzeetako ekoizpena, baina zenbait kasutan, batez ere hegoaldean, salmentara zuzendutako ekoizpena ere egiten da. Oro har, baratzeak ematen duena bolumen txikikoa da, eta gehienetan tokiko salmentarako izaten da, esaterako nekazaritza azoketan, elkarteek sostengatutako nekazaritzako harpidetzetarako edo jatetxeetarako salmenta zuzenerako.

Kanpo estekak

aldatu