Babrak Karmal
Babrak Karmal (Kamari, Kabul probintzia, Afganistan, 1929ko urtarrilaren 6a - Mosku, Errusia, 1996ko abenduaren 3a) afganiar politikaria izan zen eta Afganistango Alderdi Demokratiko Popularraren (marxista-leninista) sortzaileetako bat. 1979ko abenduan, sobietar armadak Afganistan inbaditu eta Hafizullah Amin presidentea hil eta gero, Karmal erbestealditik itzuli zen herrialdearen agintea hartzeko. Berehala Afganistango gerra hasi zen. Gerra gehiegi luzatzen ari zela eta, Mikhail Gorbatxovek kargutik kentzea erabaki zuen. Beraz, 1986ko azaroaren 24an, gaixorik zegoelako aitzakiarekin, lehendakaritza utzi zuen. Ondoren Moskun bizi izan zen eta han hil zen, gibeleko minbiziz, 1996ko abenduaren 1ean[1] edo 3an.
Babrak Karmal | |||||
---|---|---|---|---|---|
1979ko abenduaren 27a - 1986ko azaroaren 24a
1979ko abenduaren 27a - 1981eko ekainaren 11 ← Hafizullah Amin (en) - Sultan Ali Keshtmand (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kabul, 1929ko urtarrilaren 6a | ||||
Herrialdea | Afganistango Erresuma Afganistango Errepublika | ||||
Heriotza | Mosku, 1996ko abenduaren 3a (67 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: gibeleko minbizia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Kabulgo Unibertsitatea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta abokatua | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | ateismoa | ||||
Alderdi politikoa | People’s Democratic Party of Afghanistan (en) | ||||
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babrak Karmal |
- (Gaztelaniaz) Biografia biografiasyvidas.com-en
- (Ingelesez) Biografia afghanland.com-en