[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Job Seda, izen artistikoz Ayub Ogada, (Mombasa, Kenya, 19562019ko otsailaren 1a) abeslari eta aktore afrikarra izan zen[1].

Ayub Ogada
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJob Seda
JaiotzaMombasa1956ko urtarrila
Herrialdea Kenya
Heriotza2019ko otsailaren 1a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, abeslaria eta estudioko musikaria
Izengoitia(k)Ayub Ogada
Musika instrumentuanyatiti (en) Itzuli
ahotsa
DiskoetxeaReal World Records (en) Itzuli

IMDB: nm1376011 Facebook: AyubOgadaMusic Youtube: UCm-63zADVs3vcbsVxuYCXxw Bandcamp: ayubogada1 Spotify: 1f8646DgHta6Gl3eLxZTdk iTunes: 466800 Last fm: Ayub+Ogada Musicbrainz: 2e9c624b-f2d6-456d-9778-8d0b004b8ffa Discogs: 160317 Allmusic: mn0000758907 Edit the value on Wikidata

Nyatitia (zortzi sokadun lira tradizionala) izan zen bere musika tresna kuttunena eta txorien kantak, animalien oihuak eta jolasean zebiltzan haurren soinuak sartzen zituen bere abestietan. Ayub Ogadaren abesti arrakastatsuena "Kothbiro" da. Aktore lanetan bi filmetan hartu zuen parte, Out of Africa (1985) eta The Kitchen Toto (1987).

Biografia

aldatu

Hastapenak

aldatu

Ayub Ogada Mombasan jaio zen eta Luo leinuaren ondorengoa izanik haien ondarea jaso zuen bere gurasoengandik. Gurasoak ere musikariak zituen eta oso gaztetatik familiak asko bidaiatu zuen, hala Afrikan zehar eta Estatu Batuetan ere izan ziren. Afrika mendebaldeko eta ekialdeko kulturak agertzen dira Ayub Ogadaren musikan[1].

Eskola garaian musika tresna ugari jo zituen eta musika tradizionala eta modernoa uztartu zituen.1979an eskola utzi zuenean African Heritage Band taldea sortu zuen[2], musika tradizionala irratian entzuten zen rock eta soul musikarekin uztartzen zituena.

Nazioartean ezaguna

aldatu

1985ean Out of Africa filmean aktore lanak egin zituen eta 1986an Londresera bizitzera joan zen bere nyatiti lira besapean hartuta. Londresko kaleetan eta metroan jotzen aritu zen eta 1988an WOMAD jaialdian jotzeko eskatu zioten, Kornuallesen. Hamar minutuko ekitaldia izan behar zen baina ondorengo taldeak azken unean kontzertua bertan behera utzi zuenez kontzertu oso bat eman ahal izan zuen. Ikusleen artean Peter Gabriel musikaria zegoen eta bere diskoaren grabaketara gonbidatu zuen. 1993an atera zuen aurreneko diskoa, En Mana Kuoyo ("harea baino ez") Peter Gabrielen diskoetxean, Real Worrld Records[2].

1998an Salimie proiektuan sartu zen Giovanni Amighetti eta Helge Andreas Norbakken-ekin batera eta kontzertu ugari eman zituzten, tartean Erroman, Koliseoaren aurrean. Urte berean Tanguru diskoa argitaratu zuen, bere ibilbideko bigarrena.

Filmetako soinu bandak

aldatu

2000. urtetik aurrera hainbat filmetako soinu bandetan hartu du parte:

  • I Dreamed of Africa (AEB, 2000)[3]
  • La Habitación azul (Mexiko, 2002) - "Kothbiro" abestia[4]
  • The Constant Gardener (Alemania, 2005) - "Kothbiro" eta "Dicholo" abestiak[5]
  • Samsara (AEB, 2011) - "Kothbiro"[6]
  • The Good Lie (AEB, 2014)

Azken urteak

aldatu

2007an Tanguru diskoa berrargitaratu ondoren Ayub Ogada Kenyara itzuli zen. 2012an Trevor Warren musikari ingelesa Kenyara joan zitzaion bisitan eta Isaac Gem ingeniari musikal kenyarrarekin batera 'Kodhi: Trevor Warren's Adventures with Ayub Ogada diskoa grabatu zuten, 2015ean atera zena[1].

2019ko otsailaren 1ean hil zen 63 urte zituela[7].

Diskografia

aldatu
  • En Mana Kuoyo (1993)[8]
  • Tanguru (1998)[9]
  • Kodhi: Trevor Warren's Adventures with Ayub Ogada (2015)[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) «Ayub Ogada Biography» Ayub Ogada (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  2. a b «Ayub Ogada» Real World Records (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  3. I Dreamed of Africa (2000) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  4. (Gaztelaniaz) Music From The Film La Habitacion Azul / The Blue Room (2002, CD). (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  5. The Constant Gardener (2005) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  6. Samsara (2011) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  7. (Gaztelaniaz) magicpopblog. (2019-02-03). «Muere el músico y actor africano, Ayub Ogada» Magic Pop (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  8. (Ingelesez) «Ayub Ogada - En Mana Kuoyo» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  9. (Ingelesez) Salimiè by Ayub Ogada & Union Nowhere. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).
  10. (Ingelesez) «Ayub Ogada Kodhi» Ayub Ogada (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).

Kanpo estekak

aldatu