[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Antonio Lekuona

margolari gipuzkoarra
Antonio Maria Lekuona» orritik birbideratua)
Artikulu hau margolari tolosarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».

Antonio Maria Lekuona Etxaniz (Tolosa, 1831ko urtarrilaren 17a - Ondarroa, 1907ko irailaren 26a) euskal herritar margolari kostunbrista izan zen[1].

Antonio Lekuona
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio María Lecuona Echániz
JaiotzaTolosa1831ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOndarroa1907ko irailaren 26a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduakostunbrismoa
Eskalea, San Telmo Museoan dagoen margolana.

Biografia

aldatu

Kosme Duñabeitiarekin ikasi ondoren, Iruñean eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzuk egin ondoren (Madril, 1856, 1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete geroago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. Bilbon Adolfo Guiard, Manuel Losada, Gustavo de Maeztu edo Paco Durrioren irakaslea izan zen. 1875ean Karlos Borboitarraren zin-egitea Gernikako arbolapean Bizkaiko Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876an Elisabeten jarraitzaileek erre zutena. Reniers margolari flandriarraren kutsua nabari zaie Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen eta euskal herritar margolaritza deituaren aitzindaritzat hartua da.

Lan nabarmenduak

aldatu
 
Los astilleros de La Salve.
  • Etcheco Jauna.
  • San Ignacio herido en la heroica defensa del castillo de Pamplona, 1884
  • Retrato de Iparraguirre
  • Entrada de una novicia en el convento de Las Huelgas.
  • Romería en Salbatore.
  • Eskalea

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Biografia  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.