[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Antonine Maillet (Bouctouche, New Brunswick, Kanada, 1929) kanadar eleberrigilea eta antzerkigilea da.

Antonine Maillet

(2017)
Bizitza
JaiotzaGrand-Bouctouche (en) Itzuli1929ko maiatzaren 10a (95 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaLaval Unibertsitatea
Montrealgo Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, antzerkigilea, itzultzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, ipuin-kontalaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Université de Moncton (en) Itzuli
Montrealgo Unibertsitatea
State University of New York at Albany (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Laval Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society of Canada (en) Itzuli
Société des gens de lettres (en) Itzuli

IMDB: nm0537604 Discogs: 2612650 Edit the value on Wikidata
Fitxategi:AntonineMaillet.jpg
Antonine Maillet 1984an.

Biografia

aldatu

Ikasketak Montréal eta Lavaleko unibertsitateetan egin zituen, eta azken horretan Letretatako doktoregoa lortu zuen 1970. urtean, Rabelais et les traditions populaires en Acadie (1972, Rabelais eta herri tradizioak Acadian) tesiarekin. Gouverneur Général saria eman zioten The Tale of don L´Original (1978) lanagatik eta Goncourt saria Pélagie-la-Charrette (1979) lanagatik.

Askatasunaren eta gizakien duintasunaren alde egin zuen, eta desberdintasunen eta injustiziaren kontra. Bere lanaren bitartez, Kanadako eskualde Acadiako ahozko kulturaren eta hizkuntzaren izaera berezia erakutsi zuen. Eleberrien artean aipatzekoak ditu: Pointe-aux-Coques (1972), On a mangé la dune (1962, Duna jan dute), Par derrière chez mon père (1972, Nire aitaren etxe atzean), L´Acadie pour quasiment rien (1973, Acadia ia ezertarako ez), Don l´Orignal (1972), Mariaagélas (1973) eta Cent ans dans les bois (1981, Ehun urte zurean). Lehenengo antzerkia Entr´acte (Atsedenaldi) izan zen, eta ondoren egin zituen Poire-acre, Les Crasseux (1968, Miserableak), La Sagouine, pièce une femme seule (1971), Gapi et Sullivan (1973), La veuve enragée (1977, Alargun haserrea), Evangéline Deusse (1977) eta Le Bourgeois Gentleman (1978).

Bibliografia hautatua

aldatu
  • 1958: Pointe-aux-Coques
  • 1971: La Sagouine
  • 1971: Rabelais et les traditions populaires en Acadie
  • 1972: Don l'Orignal
  • 1973: Mariaagélas
  • 1973: L'Acadie pour quasiment rien
  • 1975: Évangeline Deusse
  • 1977: Les Cordes-de-bois
  • 1978: Le Bourgeois gentleman
  • 1979: Pélagie-la-charette
  • 1982: La Gribouille
  • 1986: Le Huitième Jour
  • 1991: L'Oursiade
  • 1996: L'Île aux puces: commérages
  • 1996: Le Chemin Saint-Jacques
  • 1999: Chroniques d'une sorcière de vent
  • 2002: Madame Perfecta
  • 2003: Le temps me dure
  • 2006: Pierre Bleu
  • 2009: Le Mystérieux voyage de Rien
  • 2010: Fais confiance à la mer, elle te portera

Erreferentziak

aldatu