[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/

Alemaniarrak[1] (alemanez: Deutsche) Europako etnia bat dira. Mundu osoan badira Alemaniako herritarrak eta alemaniar etorkia dutenak.

Alemaniarrak
Deutsche

Biztanleak guztira
155.000.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Alemania: 80.000.000
Hizkuntza
Alemana eta haren dialektoak
Erlijioa
Zerikusia duten beste giza taldeak

1871n Alemania estatu-naziotzat eratu zutenean, Europan bizi ziren alemaniar guztiak ez ziren barruan sartuta. Beraz, Alemaniako herritarrak (bundesdeutsche) eta alemaniar arbasoak zituztenak (deutschstämmige) banatu ziren eta, era berean, Alemaniar Inperioaren herritarrak (reichsdeutsche) eta kanpoaldean bizi ziren alemaniarrak (volksdeutsche) bereizi ziren.

Munduan aleman hizkuntzak dituen 100 milioi hiztunetatik 66–75 milioi baino ez dira bere burua alemaniartzat dutenak. Gainera, badira alemaniar arbasoak dituzten 80 milioi lagun (Ameriketako Estatu Batuetan, Brasilen, Kanadan, Argentinan, Frantzian, Errusian, Txilen, Polonian, Australian eta Errumanian, gehienbat), alemanaren hiztunak ez direnak.[2]

Bestetik, Alemaniaz kanpo bizi diren aleman hiztunen komunitateak (Austrian, Suitzan, Liechtensteinen edo Luxenburgon) ez dute bere burua alemaniartzat hartzen, baizik eta beren herrialdeko herritartzat.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Antropologia  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.