Alain-René Lesage
Alain-René Lesage (Sarzeau, Morbihan, Frantzia, 1668ko maiatzaren 6a - Boulogne-sur-Mer, Frantzia, 1747ko azaroaren 17a) frantses eleberrigilea eta drama-idazlea izan zen.
Alain-René Lesage | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sarzeau, 1668ko maiatzaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Boulogne-sur-Mer, 1747ko azaroaren 17a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Boulogne-sur-Mer |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, antzerkigilea, idazlea, abokatua, itzultzailea eta artista eszenikoa |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | Eleberri pikareskoa Théâtre de la foire (en) |
Biografia
aldatu15 urte zituenean umezurtz geratu zen, eta gaztelaniaz idatzitako liburuak frantsesera itzuliz atera zuen bizibidea. Crispin, rival de son maître (1705, "Crispin, bere nagusiaren aurkaria") bere lehen antzerki arrakastatsua argitaratu ondoren, ospe handiko bi eleberri plazaratu zituen: Le diable boiteux (Luis Vélez de Guevararen "El diablo cojuelo" obra frantses girora egokitua, 1707) eta Gil Blas de Santillana (4 liburuki, 1715-1735). Parisko girora egokituriko espainiar idazleen beste zenbait obra ere eman zituen argitara.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.