Alonso Mudarra
musikagile espainiarra
Alonso Mudarra (Palentzia, Espainia, 1510 - Sevilla, Espainia, 1580ko apirilaren 1a) espainiar musikagilea eta bihuela-jotzailea izan zen.
Alonso Mudarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Palentziako probintzia, 1510 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | Sevilla, 1580ko apirilaren 1a (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta gitarra-jotzailea |
Genero artistikoa | Pizkundeko musika |
Musika instrumentua | Bihuela |
Biografia
aldatuInfantadoko dukearen zerbitzuan hezi zen Guadalajaran. 1547 urtetik aurrera, Sevillako katedraleko kalonje izan zen. 1546 urtean Tres libros de música en cifras para vihuela argitaratu zuen, bihuelarako dantzak, bariazioak, fantasiak eta glosak biltzen dituena. Kantuak, sonetoak, erromantzeak eta bestelako olerkiak ere idatzi zituen bihuela eta ahotserako; Josquin des Prés eta beste zenbaiten lanen transkripzioak ere egin zituen bihuelarako, eta gitarra-lan batzuk lau harizko musika-tresnetarako.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.