Zuriñe López de Sabando Sainz
Zuriñe López de Sabando Sainz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1976ko maiatzaren 1a (48 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | dokumentalgilea |
Zuriñe López de Sabando Sainz (Gasteiz, Araba, 1976ko maiatzaren 1a) dokumentalgilea da, huts ekoiztetxearen sortzaileetako bat.
Biografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Huts dokumental ekoiztetxearen sortzaile eta dokumentalgile arabarra, hainbat proiektu garatu ditu, besteak beste: [1]
Hezkuntza Salgai
[aldatu | aldatu iturburu kodea]STEILAS-ekin (Euskal Herriko Hezkuntzako Langileen Sindikatua) batera eginiko dokumentala, hezkuntzaren pribatizazioa salatzen du eta Euskal Eskola Publikoaren aldeko apustua da. Florida Zineman aurkeztu zen.[2][3]
Genoma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genoma proiektu artistiko, dokumental eta intimoa da. Becker-eko muskulu distrofia deritzon gaitz arraroa du abiapuntu. Zuriñeren neba izan zen Aitor López de Sabando Sainz musikari gasteiztarrak gaitza pairatu eta 2009an hil zen horren ondorioz.[4] 2019an aurkeztu zuen filma lehenengoz, Amárica-ko espozaketa batean, Constelaciones izenekoa. Estreinu ofiziala 2020an izan behar zuen baina Covid 19a eta atzeratu zen eta azkenik, 2021ean aurkeztu zen Haz-en.[5][6]
Palestina, Ágora Artística
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarrizketa artistikoa hari nagusi hartuta, proiektua bizipen pertsonal batetik abiatu eta testuinguru oso desberdinetan bizi eta sortzen duten artisten arteko elkarrizketa da. Zuriñek Euskal Herriko eta Palestinako artistak koordinatzen ditu diziplina anitzeko erakusketa bat diseinatzeko, non bat egiten baitute arlo askotako lanek - ikus-entzunezkoak, pintura, musika, eskultura, dantza eta bertsoak - unibertso bakarra osatzeko.[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020an Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa saria "Palestina, Ágora Artística" proiektuagatik (Gasteizko Udalak eta Montehermosok emana)[7]
- 2013an izendapen berezia Madrileko el Ojo Cojo Jaialdian "Surgere" dokumentalari[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «Huts, un nuevo espacio audiovisual para crear» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Jordi Llorens. (2018-10-24). «'Hezkuntza Salgai. La Educación en Venta'» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ «HEZKUNTZA SALGAI (La Educación en Venta) Dokumentalaren Aurkezpena» Hala Bedi (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece de un ataque al corazón el músico alavés Aitor López de Sabando» El Correo 2009-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «El documental ‘Genoma’ se reestrenará en Haz» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una 'Constelación' de imágenes con escuela en la sala Amárica» El Correo 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ a b «Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa, 2020. Emaitza» montehermoso.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goteo, Fundación. «SURGERE» Goteo.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Murales con "making of"» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «FESTIVAL EL OJO COJO» Matadero Madrid (Noiz kontsultatua: 2021-12-27).