[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Xie Siyi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xie Siyi
Bizitza
JaiotzaShantou1996ko martxoaren 28a (28 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
BizilekuaPekin
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua68 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Xie Siyi (txinera sinplifikatuz: 谢思埸, Shantou, 1996ko martxoaren 28a), tranpolin jauzilari txinatarra da. 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina lortu zituen eta 2024ko Jokoetan berriz izan zen txapelduna. Munduko txapelketatan lau urrezko domina eskuratuak ditu.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 metrotako plataforman hasi zen lehiatzen Chen Aisen bikote zuela, baina, 2012an izandako lesio larri baten ondorioz, tranpolin probetan lehiatzea erabaki zuen.

2015eko Munduko txapelketan, metro bateko tranpolinean, urrea irabazi zuen, eta, taldekako proban, brontzea eskuratu zuen. 2017an, 3 metroko tranpolinean, txapelduna izan zen berriz, eta, jauzi sinkronizatuan, bigarren egin zuen Cao Yuan herrikidearekin batera.[1] Hurrengo urteetan, kide bera izan zuen jauzi sinkronizatuan, eta, 2018ko Munduko Kopan eta 2019ko Munduko Txapelketan, txapeldun izan zen proba bietan.[2][3]

Tokioko Olinpiar Jokoetan ere, urrezko dominak lortu zituen bakarkako saioan[4] eta sinkronizatuan, oraingoan Wang Zongyuanekin[5]. Bakarkakoan, 85 puntutik gora egin zuen bere sei jauzietan, eta 558,75 puntu eskuratu zituen, errekor olinpiko berria ezarriz[6].

2024ko Munduko txapelketan zilarrezkoa eskuratu ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan berriz izan zen txapeldun olinpikoa.

Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
Japonia Tokio 2020 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatua
Frantzia Paris 2024 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
Errusia Kazan 2015 1. postua, urrezko domina 1 m tranpolina
3. postua, brontzezko domina Taldekoa
Hungaria Budapest 2017 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
2. lekua, zilarrezko domina 3 m sinkronizatua
Hego Korea Gwangju 2019 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatua
Qatar Doha 2024 2. lekua, zilarrezko domina 3 m tranpolina
Munduko Kopak
Txapelketa Domina Kategoria
Txinako Herri Errepublika Wuhan 2018 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
1. postua, urrezko domina 3 m sinkronizatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Tears of joy as Xie Siyi lands China’s seventh world championships gold» South China Morning Post 2017-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. «China sweeps two more golds at FINA Diving World Cup 2018 - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. «Xie Siyi retains 3m springboard title to make it seven in a row for China - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  4. (Ingelesez) hermesauto. (2021-08-03). «Olympics: China's Xie Siyi wins diving gold in the men's 3m springboard» The Straits Times (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  5. (Ingelesez) «Olympics-Diving-China wins gold in men’s 3 metre synchronised springboard» CNA (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  6. (Ingelesez) «Xie Siyi nails every dive, wins gold in 3m springboard | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]