[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Victoriano Huitzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoriano Huitzi
Bizitza
JaiotzaEtxarri Aranatz1860ko irailaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1938ko irailaren 19a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiza

Victoriano Huitzi Gonzalez de Villazon (Etxarri-Aranatz, Nafarroa, 1860ko irailaren 5a - 1938ko irailaren 19a) nafar idazlea izan zen.

Apaiz egon zen Abaurrepean, Larunben, Uharte-Arakilen, Unanuan, Etxarri-Aranatzen, Altsasun eta Urdiainen, Jesusen Lagundian sartu arte, 1906. urtean. Ez zuen luzaroan iraun ordena horretan eta apaiz gisa erretiratu zen berriro bere sorterrira. Nafarroako apezpikuek herri euskaldunetara gero eta apaiz erdaldun gehiago bidaltzen ari zirela eta, protesta egin zuen Huitzik elizako hierarkiaren aurrean, baina ez zuen erantzun egokirik jaso.

Eliztar euskaldunen aldeko ahalegin haien fruitu, Manual de gramática bascongada liburua eskaini zuen 1899. urtean, Diccionario de algunas voces más usadas en esta villa de Echarri-Aranaz y en su comarca hiztegiaz batera. Apaiz erdaldunak euskararen ikasbidean abiaraztea zuen helburu liburu hark.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]