[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Varaždin

Koordenatuak: 46°18′29″N 16°20′16″E / 46.3081°N 16.3378°E / 46.3081; 16.3378
Wikipedia, Entziklopedia askea
Varaždin
Varaždin
town in Croatia (en) Itzuli
Fitxategi:Varazdin flag.svg
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
ProbintziaVaraždin eskualdea
Izen ofizialaVaraždin
Jatorrizko izenaVaraždin
Posta kodea42000
Geografia
Koordenatuak46°18′29″N 16°20′16″E / 46.3081°N 16.3378°E / 46.3081; 16.3378
Map
Azalera59,9 km²
Altuera173
Demografia
Biztanleria43.782 (2021eko abuztuaren 31)
7.595 (2021)
Metropolia47.055
Dentsitatea49,075 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1181 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia042
Hiri senidetuakKumanovo (en) Itzuli, Zalaegerszeg, Bad Radkersburg (en) Itzuli, Auxerre, Ravensburg, Montale, Trnava, Ptuj, Koblentza eta Pula
http://www.varazdin.hr

Varaždin izen bereko eskualdeko hiriburua da. Kroaziaren iparraldean kokaturik dago Zagrebetik 81 kilometrotara. Hirian 38.746 biztanle bizi badira ere metropoli eremuan 47.055 dira. Eraikin barrokoengatik ezaguna da eta turismo handia erakartzen du. Drava ibaiaren ertzean kokaturik dago.

Bela III.a Hungariakoak 1181ean bere termen gainean (Varaždinske Toplice) egindako aipamena da hiriaren lehen aztarna. 1209an herri bihurtu eta ekonomikoki eta militarki handitzen joan zen. Turkiarren erasoetatik babesteko harresiak eraiki zituen orduan. XIII. mendean Maltako Ordeneko zaldunek (kroazieraz Ivanovci) eliza eta monasterioa eraiki zuten.

1756an Francis Nadásdy Banak Varaždin aukeratu zuen bizitzeko eta hiria Kroaziako hiriburua bihurtu zen, Kroaziako Sabor (parlamentua) eta Errege Kontseilu Gorena bertan ezarri zirelarik. Erreformak eta Kontrarreformak eragin handia izan zuten eta bertara iritsi ziren jesuitek eraiki zituzten gaur egun hainbeste famatzen diren eraikin barrokoak.

Sute handi batek hiria ia erabat suntsitu zuen 1776an eta Gobernuak Zagrebera joan behar izan zuen. XIX. mendean Varaždin erabat berrizturik zegoen eta merkatal eta kulturgune garrantzitsua bihurtu zen. XX. mendean Kroaziako iparraldeko industriagune nagusia bilakatu zen. Kroaziaren independentziaren gerran kalte gutxi jasan zituen.

    Datu klimatikoak (Varaždin)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.7 1.4 5.5 10.5 15.4 18.7 20.3 19.4 15.4 10.3 5.3 0.9 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41.3 40.8 50.8 66.9 78.2 94.3 95.6 90.8 85.7 74.1 79.5 59.3 857.3
Eguzki orduak 76.6 105.5 147.6 184.7 241.5 251.4 281.7 257.2 193.7 146.5 82.8 61.6 2030.8
Iturria: Croatian Meteorological and Hydrological Service[1]

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskatu dute.

  • Alde zaharra (Stari Grad): Garai bateko gaztelua da. Ertaroko arkitekturaren adibide garbia da. XIV. mendean hasi ziren eraikitzen eta XV.ean dorre biribil gotikoak gehitu zitzaizkion. Kroaziako 5 kunatako billetean agertzen da.
  • Varaždingo Udaletxea: 1523an eraiki zen eta oraindik funtzio berarekin jarraitzen du.
  • Varaždingo Katedrala: Jesuitek eraiki zuten 1647an. Aldarea XVIII. mendekoa da.
  • Varaždingo Antzoki Nazionala: Herman Helmer eta Ferdinand Fellner arkitektu vienarrek diseinatu zuten 1873an.
  • Drašković Jauregia: Kroaziako familia noble zaharrenetakoa da Drašković. XVI eta XIX mendeen artean herrialdeko politikari, armada buru eta erlijiogizon garrantzitsuak izan ziren.
  • Špancirfest: 10 egun irauten dituen kaleko jaialdia da. 300 ekitalditik gora egoten dira programazioan. 1999an izan zen lehenengo aldia eta ordutik urtero ospatu izan da abuztuaren bukaeran.
  • Varaždingo arrats barrokoak (Varaždinske barokne večeri): 1971tik aurrera ospatzen den musika barrokoaren jaialdia da. Iraila eta urria artean izaten da.

NK Varaždin da herriko futbol talde nagusia. Maila gorenean ibili ez arren 1995etik hona sei aldiz izan da Kopako finalista eta ondorioz UEFA txapelketan jokatu ahal izan du.

2009an Munduko Eskubaloi Txapelketa Kroazian jokatu zen eta Varaždin izan zen partiduen egoitzetako bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]