Valmiki
Itxura
Valmiki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | ? ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | sanskritoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
Valmiki (sanskritoz: वाल्मीकि, Vālmīki) Indiako antzinako jakintsua izan zen, elezaharraren arabera Ramayana epopeiaren egilea dena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren bizitzaren berri segururik ez da, baina K. a. V. mendearen inguruan bizi izan zela uste da. Elezaharraren arabera bidez bide eskean ibiltzen zen behartsua zen Valmiki; bidaia horietako batean jakintsu bat topatu zuen, eta haren gomendioz, bere bekatuak garbitzeko Mara hitza (Ramaren anagrama) etengabe errepikatuz egon zen urte askotan, inurriek gorputz osoa estaltzen ziotela. Denbora horretan jakintza erdietsi zuen eta filosofia hinduaren oinarri nagusi diren obrak idatzi ahal izan zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valmiki |