Club Valencia de Futbol desagertu eta gerora, 1919komartxoaren 5ean, futbolzale talde batek Valentzia hiriaren ordezkari izango zen klub berri bat sortzea erabaki zuen Barcelonina kaleko Torino tabernan. Urte horretako martxoaren 18an onartu zituzten estatutuak eta Valencia Foot-ball Club jaio zen. Apirilaren 4an lehen Zuzendaritza Batzarra osatu zuten eta, txanpona airera botaz, lehen lehendakaria aukeratu, Octavio Augusto Milego Díaz. Gimnásticoren aurka jokatu zuten lehen partida Castellón eta Valentziak galdu zuen 1-0.
1920.eko hamarkadan, Eskualdeko txapelketan lehiatu zuen eta, 1923an, irabazi. Titulu honek, Murtzia futbol kluba kanporatu ondoren, Espainiako Kopan parte hartzeko aukera eman zion.
1923kourtarrilaren 16an, Valenciak 316.439,20 pezeten truke erosi zizkion lurrak Bellver baroiari eta, 1923komaiatzaren 20an, Mestalla futbol zelaia inauguratu zuten. Egun horretan, Valencia eta Fútbol Club Levanteren arteko partidua jokatu zuten 17.000 ikusleren aurrean eta Valencia irten zen garaile 1-0. 1928. urtean Ligako txapelketa hasten da eta Valenciak bigarren mailan jokatu zuen Real Racing Club de Santanderren aurka kanporaketa galdu eta gero."Ché" taldeak bostgarren postuan amaitu zuen 1928/29 denboraldia.
1928an, Liga hasi zen eta taldea bigarren mailan hasi zen jokatzen, Real Racing Club de Santanderren aurka eliminatuta geratu ondoren. Bostgarrena izan zen denboraldi hartan.
40ko hamarkada klubaren hoberenetarikoa izan zen. Frankismoaren hasiera honetan, izena gaztelautu beharrean izan ziren, bai, baina, 1941ean, Generalísimoaren Kopa eskuratu zuen, Españoli 3-1 irabaziz. 1941/42 denboraldian lehen Liga irabazi zuen eta 1943/44 eta 1946/47an ere gauza bera lortu zuen. Epi, Amadeo, Mundo, Asensi edo Gorostiza izan ziren urte haietako heroiak. 1949an, berriro irabazi zuen Generalísimoaren Kopa.
1952an, berriro iritsi zen finaletara eta, 1954an, irabazi. Ligan, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan.
1960.eko hamarkadan iritsi ziren lehen arrakastak Europan. 1961/62 eta 1962/63 denboraldietan, Feriaseko Kopa irabazi zuten, lehenengoan Bartzelonari eta, gero, Dinamo Zagrebi. 1967an, berriz, Generalísimo Kopa eskuratu zuen berriro, Athletic garaituz.
1970. hamarkada ondo hasi zen, Ligako titulua bereganatu baitzuen 1970/71 denboraldian. 1976an, Mario Alberto Kempes aurrelari handia iritsi zitzaien eta dizdira berezia eman zion taldeari. Bere lehen denboraldian, pitxitxia izan zen, 24 gol markatuz. Horrela lortu zuten Erregearen Kopa 1978/79 denboraldian, Real Madrid 2-0 garaituz.
1980. hamarkada ondo hasi zen -Europako Futbol Errekopa 1979/80 denboraldian-, baina garai txarretan erori ziren. Kluba Kempes saldu beharrean izan zen eta, 1982ko Munduko Futbol Txapelketa zela-eta, Mestallan egin behar izan zituzten obrek finantza krisi larrian murgildu zuten. Tendilloren gol batek libratu zuen beheko mailara joatetik, Real Madriden aurka jokatzen ari zirenean, baina zorra geraezina zen eta ekipoaren errendimendua erabat ukituta utzi zuen. 1985/86an, ordea, ez zuen aukerarik izan eta Bigarren Mailara jaitsi beharrean izan zen. Urtebete ondoren, Arturo Tuzón izan zen presidente eta berriro zegoen lehen mailan. Etxeko jokalariak hartu zituen eta denboraldi batzuetan dirua aurrezten joan zen, zorra jaisten zihoan bitartean. 1989/90ean, bigarrena izan zen Ligan.
1992an, Sociedad Anónima Deportiva bilakatu zen eta Paco Roig iritsi zen lehendakaritzara. 1995/96an, berriro izan zen bigarren eta 1998/99an, Erregearen Kopa irabazi zuten, Claudio Ranieri entrenatzailearen eskutik.
2000n, berriro izan zen urrezko aroa Valenciarentzat. 1999/2000n, Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen, baina Real Madrilek irabazi zion. Hurrengo urtean ere ian ibili zen, baina FC Bayern München taldeak irabazi zion penaltietan. 2001/02an, Valencia garaile izan zen Ligan, Rafa Benítezen eskutik. 2003/04an ere bai eta UEFA Kopa irabazi zuen gainera. Hiru garaipen hiru urtetan eta Rafa Benítez Liverpoolera joan zen. Claudio Ranieri itzuli zen eta harekin Europako Superkopa eskuratu zuen, baina Ligan ez zen ondo ibili eta Ranieri joan beharrean izan zen. Juan Bautista Soler egin zuten presidente eta, haren zuzendaritzapean, ekipoa krisi ekonomiko larrian erori zen berriro eta Soler berak martxan jarritako Mestalla Berriaren obrak geldiarazi zituzten. 2007/08an, berriro etorri zen kopa, baina Ligan jaisteko arriskuari ezin ekidin ibili zen.
2008an, Solerrek Vicente Soriano egin zuen presidente eta klubaren egoera ekonomikoari irtenbidea emango zion itxaropena izan zuten. Urte zaila izan zen, jokalariak ezin kobraturik ibili ziren eta Uruguaiko enpresa fantasma zen Inversiones Dalporten iluntasuna ezin argiturik ibili ziren. Azkenean, valentziar erakundeek Soler eta Soriano klubetik bidali beharrean izan ziren eta Manuel Llorente eta Javier Gómezek kapital anpliazio bat bultzatu zuten, egonkortasun soziala lortu zutelarik.
Kirolaren esparruan, berriz, Unai Emery izan zen entrenatzaile eta 2009/10ean, hirugarren izan zen Txapeldunen Ligan.
2010ekoirailaren 14an, Aritz Adurizek Valencia CF-ren 100. gola markatu zuen Txapeldunen Ligan. 2010ekoazaroaren 14an, berriz, Tino Costak 4.000. gola sartu zuen Espainiako Lehen Mailan.[3] 2010/11 denboraldian, erraz iritsi zen hirugarren postura eta, hurrengoan, 7-0 egin zion Racing de Genki Txapeldunen Ligan. Hirugarren izan zen eta Europa Leaguera joateko aukera lortu zen. Atlético de Madridek eliminatuko zuen han, 5-2. 2013-14 urtea eskasa izan zen baina 2014-15 denboraldian berrindartu eta urte bikaina izan zuen azken partidararte Ligako 3. posturako borrokan ibili baitzen. Azkenean laugarren egin zuen eta Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.
2015-16 denboraldia oso txarra izan zen eta taularen behekaldean ibili zen. Entrenatzailea bitan aldatu eta azkenean 12. postua lortu zuen. 2016-17 denboraldia ere gaizki hasi zuen eta urtarrilerako bitan aldatu zuen berriz entrenatzailea. Azkenean 12. postua errepikatu zuen. 2017-18 denboraldirako Marcelino Garcia entrenatzailea fitxatu eta nabarmen egin zuen gora, Ligan laugarrena izan baitzen. 2018-19 denboraldia ona izan zuen, ligan laugarrena izan zen berriz, Errege Kopako finala irabazi zuen eta Europa Leagueko finalerdietara iritsi zen.
Hurrengo denboraldietan Ligaren erdialdeko eremuan ibili izan da. 2021-22 denboraldian Errege Kopa bikaina egin eta finalera iritsi zen. 1-1 egin ondoren Betisek penalti jaurtiketatan garaitu zuen.
Klubak Pablo Sánchez Torrella Valentziako udal bandaren zuzendariari egin zion eskaria eta honek pasodoblea egin zuen. Ramón Gimeno Gilek jarri zion letra eta klubaren 75. urtebetetzean estreinatu zuten Musikaren Palaun, 1993koirailaren 21ean.