[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Txakurtxoaren jarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txakurtxoaren jarrera

Txakurtxoaren jarrera edo tergo koito[1] sexu jarrera baten izena da. Pertsonetako bat makurtzen da, lau hankatan jarri (normalki eskuak eta belaunak lurraren kontra) edo bere sabela lurraren aurka jarrita, eta sarpena edo beste jarduera sexual batzuk ematen dira. Jarrera honetan atzetik egiten da sarketa. Ez da bakarra hori gertatzen dena, adibidez goilararen jarreran ere berdina gertatzen da. Ez da zertan sarpenik eman behar izen hau emateko, eta masturbazioa edo uzki-sexua ere eman daiteke erraz.

Jarrera honetan bikotekide bat pasiboa da, bestea aktiboa den bitartean. Bikotekideen artean nor den dominantea eta nor submisiboa ez da determinantea pasibo-aktibo jarrera hartzeko. Bikotekide pasiboak hainbat aukera eskaintzen ditu jarduera sexualerako: bikotekide aktiboak sarpena egin dezake alutik, uzkitik edo aho-sexua egin (cunnilingus, felazioa edo anilingusa).

Antzinako Erroman coitus more ferarum izena hartzen zuen, hau da, koitoa animalia basatien moduan. Txakurrek sarketa egiteko moduagatik izen hau erabili ohi da gaur egun (ingelesez: Doggy style, gaztelaniaz: Posición del perro, frantsesez: Levrette). Kama Sutran "behiaren jarrera" edo "behiaren kongresua" izena ematen zaio.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nerea Sancho Esnaola. (2012). Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-9860-693-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]