Teletestu
Teletestua da datu-base batean biltegiratutako informazioa erabiltzailearengana transmititu eta hark telebista-pantailan ikusi ahal izateko zerbitzua. Erabiltzaileak menu batetik aukera dezake kontsultatu nahi duen informazioari dagokion orrialde-zenbakia. Ingalaterran hasi zen zerbitzu hau 1974. urtean, handik berehala zabaldu zen Frantzia eta Alemaniara. Gaur egungo telebista hargailu berriek, ia denek dakarte testua etxean hartzeko lotura. Teletestuak eguraldiaz, azken albisteez, burtsaren kotizazioaz eta telebistaren programazioaz, besteak beste, informatzen du. Telebista bidezko azken orduko egunkaria bailitzan dihardu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbitzu hauen aitzindaria British Post Office martxan jarri zuena izan zen. 1972an BBC telebista kateak sartu zuen lehen teletestua. Geroago, Austria, Alemania eta Herbehereak ere sistema berezi hau erabiltzen hasi ziren.
Espainian, TVEk 1988ko maiatzaren 16an hasi zuen teletestuaren etenik gabeko emisioa, 1982ko Munduko Futbol Txapelketan probako emisioak hasi ziren arren. Sistema honen helburu nagusia, informazioa emateaz gain, entzumen-desgaitasuna duten pertsonei zerbitzu bat ematea zen. Horrela, programa nagusietarako azpitituluak sortzen hasi ziren.
Egindako kontsulten artean, ikusleak azken orduko albisteak, kirol emaitzak edota loteriaren edo ONCEren zozketen zenbaki sarituak jaso zitzakeen. Azken finean, edozein egunkariren antzeko zerbitzuak eskaintzen zituen, eta, beraz, teletestuak irakurleak kendu zizkion paperezko prentsari.
Irratian antzeko sistema bat dago, irrati-testua edo RDS izenekoa. Lurreko Telebista Digitalean, teletestuaz gain, kanalei eta haien programazioari buruzko informazioa bidaltzen da EPG (electronic program guide) eta MHP eta HbbTV aplikazioen bidez.
Teletestua Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian, teletestua XX. mendeko 90. hamarkadaren bukaeran zabaldu zen.
Teletestu zerbitzua dituzten telebistek:
- ETB1
- ETB2
- GoiTB - Goiena Telebista
- TeleBilbao