[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Telebista-kanal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telebista kanal» orritik birbideratua)

Telebista kanal bat lurreko frekuentzia edo zenbaki birtual bat da, telebista sare edo estazio bat banatzen duena. Esaterako, Ipar Amerikan, "2. kanalak" 54-60 MHz-eko lurreko edo kable bandari egiten dio erreferentzia. Kokapenaren eta zerbitzu hornitzailearen arabera, kanalak telebista estazio desberdinen edo kablez banaturiko kanalen artean elkarbanatu daitezke.

Eskualde desberdinetako banda plan multinazionalaren arabera, telebista analogikoko kanalak normalean 6, 7 edo 8 MHz-ekoak dira banda zabalerari dagokionez. Ondorioz, telebista kanalen maiztasunak aldatuz doaz. Kanalen zenbatzea ere desberdina da. Lurreko telebista digitalen kanalak haien arbaso analogikoen berdinak dira ondare arrazoiak direla eta. Hala ere, multiplexazioaren bidez, irrati frekuentzia kanal fisiko bakoitzak hainbat azpikanal digital izan ditzake. Sateliteetan, errepikagailu bakoitzak normalean kanal bakarra izaten du. Hala ere errepikagailu bakoitzean hainbat kanal txiki eta independente egon daitezke, erlazionaturik ez dauden transmisioen arteko babes banden beharraren ondoriozko banda zabalera galera batzuekin. Japonian eta Brasilen erabilitako ISDBk segmentu modu antzekoa dauka.

Area berdineko lurreko kanalen arteko interferentziak ekiditeko, bi estazio analogikoren maiztasun esleipenen artean gutxienez kanal bat salto egin behar da. Kasu honetan kanal zenbakiak sekuentzialak dira eta maiztasunak aldiz, ez-jarraiak. Esaterako, 6. kanaletik 7.era VHF banda baxutik altura salto egiteko eta 13. kanaletik 14.era UHFra salto egiteko. Kable bidezko telebistan posiblea da alboko kanalak erabiltzea, denak baitira potentzia berdinekoak. Hau 2 estazio potentzia eta altuera berdinarekin eta kokapen berdinetik transmitituak badira soilik da posible. DTTrako hautakortasuna berez hobea da. Ondorioz, alboko kanalak (bai estazio analogiko zein digitaletan) area berdinean ere erabil daitezke.

Beste esanahi batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean "telebista kanal" terminoak telebista estazio edo bere ordainpeko telebista baliokideari egiten dio erreferentzia. Batzuetan, bereziki Estatu Batuetatik kanpo eta ordainpeko telebistaren testuinguruan, "telebista sare" terminoaren ordez erabiltzen da "telebista kanal". Izan ere, "telebista sare" terminoa afiliazioa eta programazioaren zati bat edo guztia partekatzen duten geografikoki banatutako telebista kanalen multzoa definitzeko erabiltzen da. Terminologia hau nahasgarria izan daiteke beste eskumen batzuetan, esaterako Europan, non lurreko kanalak normalean kanal fisikoetatik ohiko kokapen numerikoetara mapeatzen diren (adibidez, BBC One-ek ez du "1 kanal" baten transmititzen, baina hala ere telebista britaniar gehienetan 1 sarrera esleitzen zaio). Plataforma digitaletan, kokapen-kanalak ausazko eta aldakorrak izaten dira kanal birtualei esker.

Telebista estazio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista estazio bat, eremu zehatz batean telebista hartzaile bati audioa eta bideoa transmititzen dion lurreko estazio mota bat da. Tradizionalki, telebista estazioek airetik irrati seinale bereziki kodetuak bidaliz egiten zituzten beraien transmisioak. Hauei lurreko telebista deitzen zitzaien. Telebista estazio indibidualak normalean gobernuko agentzia batek emandako lizentziak dira. Lizentzia hauen bitartez, irrati espektroaren atal bat (kanal bat) erabiltzeko baimenduta egongo dira eta bertatik beraien seinaleak bidaliko dituzte. Estazio batzuek LPTV irrati-difusio itzultzaileak erabiltzen dituzte urrunago dauden eremuetan birtransmititzeko.

Gaur egun, telebista estazio asko lurreko transmisio analogikotik (NTSC, PAL edo SECAM) lurreko transmisio digitalera (ATSC broadcast, DVB edo ISDB) aldatzeko prozesuan daude.

Lurrekoak ez diren telebista kanalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde batzuetan lurreko telebista seinaleak jasotzeko zailtasunak direla eta, (bereziki inguru menditsuetan) direct-to-home satelite eta kable telebista bezalako banaketa alternatiboak sartu dira. Kable edo satelite gainean lan egiteko bereziki sortutako telebista kanalek telebista estazio eta telebista sarearen arteko linea lausotzen dute. Gertakari honek kable bidezko lehenengo kanalek haien buruak superestazio bezala definitzea ekarri zuen.

Satelite eta kableek aldaketak sortu dituzte. Eskualde bateko programazio telebista estazio lokalak kable bidez garraiatzeko eskatuak izan daitezke, baina TLC bezalako eduki hornitzaileak aldiz ez. Azken hauek ez daude estazio bat izango balira bezala transmisio ekipamendua martxan edukitzeko lizentziatuta eta, aldi berean, ez dituzte lizentziadun transmisoreak erregularki edukiz hornitzen. Era berean, TNT bezalako banatzaile bat bere programazio propioa sortzen has daiteke edota ordainpeko telebistan soilik ikus daitezkeen ikuskizunak lurreko estazioetara sindikatuak izan daitezke. Nazio mailako kanal bat sortzeko kostua gutxitu egin da eta ondorioz, kanal hauen kopurua nabarmen hazi da, gehienak talde txiki batekoak izanik.

Nazio mailako kable edo satelite kanalei erreferentzia egiteko aurretik aipatutako definizioetatik "sare" edo "estazio" terminoen erabilera teknikoki okerra da. Hala ere, hau enpresa batetik bestera aldatzen den bereizketa arbitrario eta garrantzirik gabekoa da. Hain zuzen, "kable sare" terminoa Estatu Batuetan kanal horiei erreferentzia egiteko ohiko termino gisa ezarri da. Estatu Batuetan ordainpeko telebista kanalen arteko banaketa geografiko bat ere badago. Izan bedi programazioan (esaterako, Fox Sport taldearen eskualdeko kirol kanalak) edo kable bidezko konpainia lokalak eskualdearen arabera sartutako publizitatean.

Lehen definitutako kokapen-kanal baten eta zentzu honetan uler daitekeen telebista kanal baten arteko legezko bereizketa bat beharrezkoa izatekotan, kokapen-kanal bat "programazio zerbitzu" bat bezala defini daiteke eta telebista kanal bat berriz, "programazio enpresa" bat bezala. [1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «WIPO Domain Name Decision: D2001-1440» www.wipo.int (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  2. «Application to renew a broadcasting licence for a specialty programming undertaking» web.archive.org 2006-06-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]