Wikipedia:Txokoa
Ongi etorri Wikipediako Txokora. Hemen aurkituko duzu eztabaidatzeko, proiektuak sortzeko eta galderak egiteko leku on bat. Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, artikulu jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu artikulu horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.
Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.
Artxiboa ordenatzeko beharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Beno, ba itzularazi dut jada Txokoa eredu zaharrera, baina oraingo teknologiarekin. Laster Flow/Structured Discussions (guk erabiltzen genuen eztabaidarako beste sistema) kenduko dute, eta komenigarria zen horrela egitea. Laguntza eskatu nahiko nuke, hala ere, artxiboa pixka bat txukuntzeko. Hemen jarri dut lotura bat, baina ez dakit hau den modurik onena erakusteko. Iraganean hilabeteka genuen artxiboa... eta gero tarte batean lautan banatu genuen txokoa, gero berriro bateratzeko. Nire ustez komenigarria izango litzateke guztia bateratuta izatea, hilabeteka antolatuta, 2005etik gaur egunera. Norbait animatzen bada horrekin laguntzera, aurrera.
Bestetik, ez dakit goiko eskumako lotura nahikoa den artxiborako, edo beste zerbait gehitu beharko ote genukeen. Theklan (eztabaida) 10:50, 13 azaroa 2024 (CET)
- Artxiboan hilabeteka mantendu dut dena Flow sartu genuen arte. Lau zatitan zeudenak ere batu ditut, nik uste koherenteagoa dela horrela. Bestetik laguntza eskatu dut Flow hori artxibatzeko, badirudi WMF ari dela, orain abandonatuko dutela. Theklan (eztabaida) 17:48, 13 azaroa 2024 (CET)
Euskaraz ez dauden baina beste hizkuntza askotan dauden artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen bilaketa eder bat: https://w.wiki/Bv7y Theklan (eztabaida) 12:52, 13 azaroa 2024 (CET)
Lanbide bakoitzean emakumeentzat eta gizonentzat kategoria bana sortu beharra?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Theklanek ohartarazi dit 2014an bozketa bidez onartutako jarraibide bat ez dugula Euskal Wikipediako politiketan jaso. Ikusita hamar urte igaro direla eta orduko hartan ozta-ozta onartu zela (eta hala eztabaidan nola bozketan emakumezko bakar batek ere parte hartu gabe! Garai hartan ez baitzegoen euskal wikilari emakumezkorik...), uste dut orain gure politiketan jaso aurretik berriz eztabaidatu beharko litzatekeela. Eta, adostasunik badago, bozkatu eta onartu.
Hemen dago jasota 2014ko eztabaida eta bozketa. Onartu zen jarraibidea ondorengo hau izan zen:
« | Oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da; guztiok gara gizakiak eta sexua ez da bereizketa egokia askotan. Hala ere, halako kategoria bat sortzeko beharra ikusten baduzu, sortzeko eskubidea baduzu. Eskubide hori erabiltzeak betebehar hauek ekarriko dizkizu:
Betebehar horiek bete ezean, kategoria horiek ezabatu egingo dira. |
» |
Eutsi wikipediagintzari. --- Xabier Armendaritz 2024-11-14, 10:07 (UTC)
- Kaixo! Eta geroztik askotan sortu ditugu emakumezkoen kategoriak, baina ez dakit koherente izan ote garen gizonezkoenak sortzen. -Theklan (eztabaida) 11:23, 14 azaroa 2024 (CET)
The Signpost: 18 November 2024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- News and notes: Open letter to WMF about court case breaks one thousand signatures, big arb case declined, U4C begins accepting cases
- News from the WMF: Wikimedia Foundation and Wikimedia Endowment audit reports: FY 2023–2024
Sign up for the language community meeting on November 29th, 16:00 UTC
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hello everyone,
The next language community meeting is coming up next week, on November 29th, at 16:00 UTC (Zonestamp! For your timezone <https://zonestamp.toolforge.org/1732896000>). If you're interested in joining, you can sign up on this wiki page: <https://www.mediawiki.org/wiki/Wikimedia_Language_and_Product_Localization/Community_meetings#29_November_2024>.
This participant-driven meeting will be organized by the Wikimedia Foundation’s Language Product Localization team and the Language Diversity Hub. There will be presentations on topics like developing language keyboards, the creation of the Moore Wikipedia, and the language support track at Wiki Indaba. We will also have members from the Wayuunaiki community joining us to share their experiences with the Incubator and as a new community within our movement. This meeting will have a Spanish interpretation.
Looking forward to seeing you at the language community meeting! Cheers, Srishti 20:54, 21 azaroa 2024 (CET)
450.000 artikulu urtea amaitu aurretik?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Estatistikak begiratzen, badirudi hilabetea 448.000 artikuluren muga gaindituta amaituko dugula. Ederra izango litzateke urtea amaitzea 450.000 artikulurekin, ezta? Wikiproiektu:500.000_artikulu bisitatu dezakezue artikuluen proposamen baterako. Theklan (eztabaida) 21:47, 23 azaroa 2024 (CET)
Ikerlari aitzindarien bideoak UEUren webgunean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUk sekulako materiala argitaratu berri du: hainbat ikerlari aitzindariei egindako elkarrizketak: https://www.ueu.eus/komunikazioa/bideoak. Denak dira libreak, beraz posible da kopia bat igotzea Commonsera eta lantzea. Norbait animatzen al da? @Ksarasola, zuretzako moduko materiala dela uste dut. Theklan (eztabaida) 13:19, 29 azaroa 2024 (CET)
- Bai, bideo asko dago eta CC-BY-SA lizentzia dute. Hasiko naiz, gutxi batzuk igotzen, apurka-apurka. Eta bai, azken 10 urtetan UEUk CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzea erabaki duenez, horrek ate asko zabaltzen dizkigu testuak, argazkiak eta bideoak wikimedian zabaltzeko. Euskarazko jakintza zabaltzeko tresna ahaltsua da hori. Aprobetxa dezagun! Ksarasola (eztabaida) 13:33, 29 azaroa 2024 (CET)
Txikipediako bilaketek Wikipediara ez bideratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Atzo irakasle-guraso batek deitu zidan Txikipediaren inguruan zuen kezka bat adierazteko. Kontatu zidan bere semea etxera joan zela esanez Txikipedian bilaketa bat eginda artikulu honetara iritsi zela eta bertan hasiera hasieran agertzen zen irudiarekin inpaktatuta geratu zela. Sexuari buruzko artikulu bat da eta bertan agertzen zen lehenengo irudia oso esplizitua zen, beste hizkuntzetako Wikipedietan ez bezala (aldatu egin nituen hasieran agertzen ziren bi argazkiak). Juxtu kezka hori azaltzen zuen puntu bat bazegoen jada aspalditik artikuluaren Eztabaida atalean.
Artikulua, noski, ez zen Txikipediakoa, Wikipediakoa baizik; baina gakoa da semeak bilaketa Txikipedian bertan egin zuela, bertara sartu eta lehenengo agertzen zen bilatzailean, goikoan. Bilatzaile horrek, ordea, Wikipedian egiten ditu bilaketak, ez Txikipedian.
Gauza jakina da gaztetxoek interneten edozein bilaketa eginda mota guztietako edukirako sarbidea izango dutela, baina arrazoizkoa iruditzen zait guri dagokigun kasuan (Txikipediarenean) bilaketa hauen emaitzak pixka bat zaintzen saiatzea behintzat. Txikipediaren baitan egiten diren bilaketek Txikipediako emaitzak soilik eman ditzatela. Honela ingurune seguruago bat sortuz. Kezka hau izanik, @Theklan-i galdetu nion ea teknikoki aldaketa horiek egitea posible izango litzateken eta berak proba batzuk eginda posible zela ikusi zuen.
Beraz, oraintxe bertan, aldaketa hauek eginda egoera honela geratu da: Txikipedian jada ez da agertzen Wikipedian goikaldean agertzen den bilaketa barrarik eta, horretaz gain, Txikipediako bilatzailean zerbait bilatuz gero, Txikipedian artikulurik existitzen ez bada, ez du Wikipediako emaitzarik eskaintzen. Hau da, Txikipediaren baitan, Txikipediako emaitzak soilik.
Atzo laster batean egindako proba eta aldaketak izan ziren, baina norbaiti ez bazaizkio egokiak iruditzen eztabaidatu daiteke, noski.
Barkatu lehenago ez komentatu izana. Aioramu (eztabaida) 20:03, 29 azaroa 2024 (CET)
- Eskerrik asko arazoa aipatzeagatik, @Aioramu. Hartutako neurri teknikoak aipatzen ditut hemen, norbaitek zerbait gehiago (edo gutxiago) egitea proposatuko balu:
- Wikipediako bilatzailea jada ez da agertuko Txikipediako orrialde batean egonez gero. Horrek zailduko du Wikipedia bilatzea Txikipedian dagon bitartean, bi entziklopediak pixka bat gehiago bereiziz.
- Txikipediako orrialde nagusian bilatzailea pixka bat gorago jarri nuen, errazago izan dadin aurkitzea.
- Txikipediako bilatzailean aldaketa egin nuen, alde batetik ez agertzeko goian Wikipediako emaitzak, eta bestetik beste proiektuetakoak (Wikiteka, adibidez) ere ezkutatzeko. Adibide bat jartzeagatik, norbaitek Txikipediako bilatzailean sarpen jartzen badu, lehen ez zen agertzen Txikipediako artikulurik, baina gainean bai jartzen ziola "Sarpen" artikulua existitzen zela "wiki honetan" (Wikipediari erreferentzia). Esaldi hori ere kendu dut, horrela ez dago konfusiorako aukerarik. Aldaketa egin ahal izateko MediaWiki:Gadget-TxikipediaTab.js orria aldatu behar zen.
- Txikipediako bilatzailean tipografia aldatu dut, Txikipediako emaitzak direla argiago egon dadin. Tipografia aldatuta, pixka bat handiago ere egin dut.
- Gainera, kodea pixka bat hobetzeko probestu nuen. Txikipedia sortu genuenean estilo guztiak (CSS) joan behar ziren common.css deitzen den fitxategian. Horrela, edozein erabiltzailek, berdin dio Txikipedian, Wikipedian edo non, estilo guztiak kargatu behar zituen sartzen zen bakoitzean. Metodo hori ez da onena kargaren aldetik, eta horregatik orain dela urte eta erdi sortu zen Category-gadgets deitzen den sistema bat, besteak beste Ikusgelan ere erabiltzen duguna izenburuak kolorez aldatzeko. Orain MediaWiki:Gadget-txikipedia.css fitxategian daude estilo adierazpenak. Hala ere, mugimendu hori egiterakoan, Txikipediako leihotxoaren testua ere aldatu zen, eta +TX gorri hori desagertu. Hori desegin nuen eta common.css fitxategian jarraitzen du.
- Espero dut aldaketa hauek ingurune seguruagoa sortzea eta Txikipediaren erabilera hobetzea. Theklan (eztabaida) 09:20, 30 azaroa 2024 (CET)
- Eskerrik asko konponketagatik eta hartutako ardura eta lanagatik. Urtarrileko batzarrerako gGai interesgarria iruditzen zait irudi esplizituen erabilera euskarazko Wikipedian. Gaia sartzea proposatuko nuke. Koldo Biguri (eztabaida) 12:22, 30 azaroa 2024 (CET)
- Urtarrileko batzarrean landu daitekeen gai bat da, dudarik gabe. Baina politika bat hartzekotan, Wikipedian hartu behar da, ez kanpo batzar batean. Theklan (eztabaida) 18:22, 30 azaroa 2024 (CET)
- Eskerrik asko konponketagatik eta hartutako ardura eta lanagatik. Urtarrileko batzarrerako gGai interesgarria iruditzen zait irudi esplizituen erabilera euskarazko Wikipedian. Gaia sartzea proposatuko nuke. Koldo Biguri (eztabaida) 12:22, 30 azaroa 2024 (CET)
Eskaera: bot bidezko aldaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratsalde on! Kategoria honen izenean "zientzilarien" beharrean "zientzialarien" izan beharko litzateke. Izenburua zuzendu eta bot baten bidez artikuluak mugi ditzake norbaitek? Milesker aldez aurretik :) Wayratuta (eztabaida) 20:28, 1 abendua 2024 (CET)
- Bot bidez egin daiteke, baina gomendatzen dizut Hobespenak > Gadgetak > Cat-a-lot gaitzea. Behean, eskuman, "Cat-a-lot" jartzen duen tresna bat agertuko zaizu. Aukera ematen dizu kategoria bateko artikulu guztiak (edo nahi dituzunak) beste kategoria batera mugitzeko. Nahi baduzu, saiatu, eta ez bazara moldatzen, nik ti-ta egin nezake. Theklan (eztabaida) 20:30, 1 abendua 2024 (CET)
- @Theklan milesker! Ez nekien hori egin zitekeenik. Kategoriaren izena zuzendu egin behar da, mugitu dezaket kategoria eta gero cat-a-lot bidez artikuluak horra aldatu? Ala kategoria zuzena sortu behar dut eskuz? Wayratuta (eztabaida) 13:53, 2 abendua 2024 (CET)
- Bata edo bestea egin dezakezu, ez dio asko inporta. Berez, errazagoa da lehenengo kategoriaren izena aldatzea (Mugitu), eta ondoren artikulu guztiak hara mugitzea, baina alderantziz ere egin dezakezu. Theklan (eztabaida) 14:07, 2 abendua 2024 (CET)
- Lortu dut! Eskerrik asko berriz ere :) Wayratuta (eztabaida) 14:25, 2 abendua 2024 (CET)
- Bata edo bestea egin dezakezu, ez dio asko inporta. Berez, errazagoa da lehenengo kategoriaren izena aldatzea (Mugitu), eta ondoren artikulu guztiak hara mugitzea, baina alderantziz ere egin dezakezu. Theklan (eztabaida) 14:07, 2 abendua 2024 (CET)
- @Theklan milesker! Ez nekien hori egin zitekeenik. Kategoriaren izena zuzendu egin behar da, mugitu dezaket kategoria eta gero cat-a-lot bidez artikuluak horra aldatu? Ala kategoria zuzena sortu behar dut eskuz? Wayratuta (eztabaida) 13:53, 2 abendua 2024 (CET)