[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Uadi Qelt

Koordenatuak: 31°50′N 35°25′E / 31.84°N 35.41°E / 31.84; 35.41
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wadi Qelt» orritik birbideratua)
Uadi Qelt
Datu orokorrak
Garaiera700 m
Motaibai eta erreka
Luzera29 km
Geografia
Map
Koordenatuak31°50′N 35°25′E / 31.84°N 35.41°E / 31.84; 35.41
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera130 km²
Ur-emaria0,017 m³/s
IturburuaHizma (en) Itzuli, Neve Yaakov (en) Itzuli eta Almon (en) Itzuli
Bokalea
()
Jordan

Uadi Qelt (arabieraz: وادي القلط‎‎) batzuetan Quilt esaten zaio, eta hebreeraz Nahal Prat (hebreeraz: נחל פרת‎) aurretik Nahal Faran, Palestinako Zisjordania eskualdean dagoen uadia (harana) da, bai eta ura sortu duen uharra ere. Jerusalem inguruan sortzen da eta ekialderantz jotzen du. Jeriko hiritik gertu Jordan ibaira iristen da.

Ondasun nabarmen ugari ditu, izan naturalak, biblikoak edota arkeologikoak. Ongi zaindutako ingurunea da eta hegaztien dibertsitatea bereziki aipagarria da.

Jerusalem inguruan dauden hiru iturburutan sortzen da, Hizma, Neve Yaakov eta Almon dira iturburuen izenak. Ekialdera jotzen du ibaiak eta Judeako mendietako kareharrietan ebakia egiten du. Jeriko hiritik gertu Jordan ibaian isurtzen ditu urak, hau Itsaso Hilera iritsi baino zertxobait lehenago. Hebrearrek Nahal Prat esaten diote ibai guztiari, arabiarrek ordea hiru zatitan bereziten dute; Uadi Fara goiko zatia, Uadi Fawar erdikoa eta Uadi Qelt beheko zatia[1].

Uadi Qelten flora eta fauna dibertsitate handia aurkitzen da. Bereziki garrantzitsua da hegaztien aniztasuna, horregatik BirdLife International erakundeak Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsu (IBA) izendatu zuen. Hontz handia, sai arrea, Bonelli arranoa eta Naumann belatza dira Uadi Quelten dauden hegazti harrapari ezagun batzuk.

Isralego estatuak En Prat Natura Parkearen barnean hartzen du uadi hau.[2]

Uadi Quelt gainean dagoen ordkoi harrritsu batean Brontze Aroko harrizko egiturak aurkitu dira. Qubur Bani Isra'il izena du tokiak[3].

Heleniar eta Erromatar garaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru iturburutatik Jerikora ura eramaten duten hainbat akueduktu mantentzen dira, haietatik zaharrema K.a. II. mendekoa da, Asmondar leinua agintean zegoen garaikoa[4].

Asmondarren eta beranduago Herodes I.a Handiaren neguko jauregiak haranaren amaieran egon ziren, Jerikoko lautadan[5]. Asmondarren neguko jauregiaren barnean Ehud Netzer arkeologoak munduko sinagoga zaharrenetakoa izan daitekeen egitura aurkitu zuen eta Uadi Qelt sinagoga izena eman zaio, baina benetan sinagoga izan ote zen ez dago argi[6].

Lehen Judu-Erromatar Gerran haran honetako leizeetan ezkutatu zen Simon bar Giora judu matxinatuen liderra. Garai hartan Pharan erreka izena zuen.

Erromatar berantiarra eta Bizantziar aroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Jurgiren monasterioa.

Antzinako monastegi eta kristau eremu ugaru aurkitzen dira Uadi Qelten[1]. Tradizioak dioenaren arabera Judeako basamortuan eratu zen lehenengo monastegia Pharan lavra izan zen. Kariton Konfesoreak sortu zuen III. mendearen amaieran haranaren gainaldean.

480. urtean Joan Tebasekoak San Jurgiren monasterioa sortu zuen eta VI. mendean erdigune izpiritual garrantzitsua bihurtu zen. Inguruko labarretan dauden leizeetan erromes ugari bizi ziren eta monastegian biltzen ziren asteroko meza entzutera eta komunitatean otorduak egitera.

Khan Saliba bizantziar monastegiaren hondarrak ere aurkitu ziren eta arkeologoek bizantziar garaiko mosaiko ederrak aurkitu dituzte. V. mendean San Adan monastegia ere eraiki zen.

1948an Israelgo estatua sortzeak ekarri zuen gerran Israelek pentsatu zuen arabiar legioen aurka egiteko Uadi Qelteko urak tifus eta difteria birusekin kutsatzea, Jeriko urez hornitzen zuen ibai nagusia baitzen. Ebidentziak aurkitu dira 1948ko uztailean plana aurrera eraman zutela iradokitzen dutenak[7].

1967an Israelek haran hau okupatu zuen. 1968ko abenduaren 20an Jordan ibaia zeharkatu zuten arabiar militante batzuk jazartzen ari zela Zvi (Tzvika) Ofer teniente-koronela eta Nabluseko gobernadore militar ohia hil zuten[8].

Uadi Qelt harana zeharkatzen duen ibilbidea.

Arroil estu baten barrenean San Jurgiren monasterioa aurkitzen da, Uadi Qelteko ondasun nabarmenena da[9]. Handik hurbil Santa Anaren leizea aurkitzen da, duela hamarkada gutxi arte erromesen bizileku izan zena.

Israelek Uadi Qelt haraneko gainaldea babesteko Ein Prat Natura Erreserba izendatu zuen. Palestinar eta israeldar mendizale askok harana Hizma iturburutik Jerikoraino zeharkatzen duen ibilbidea egiten dute, 25 kilometro ditu ibilbideak eta 850 mtro jaisten dira. Palestinarrak Nablusetik, Ramallahtik eta Jerusalemdik etor daitezke ibilbidea egitera checkpointik pasa beharrik izan gabe.

Beduinoen artaldeak ikusten dira Uadi Qelt haranean. Beduino batzuek San Jurgi monastegiaren inguruan aurkitzen dute bizibidea, edariak eta souvenirrak salduz edota asto ibilerak eskainiz[10][11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) רייז, גד. (2011-10-11). «En Prat Nature Reserve» All About Jerusalem (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  2. (Ingelesez) Wadi Prat Nature Reserve – En Prat. Israel Nature and Parks Authority.
  3. (Ingelesez) Strickert, Frederick M.. (2007). Rachel Weeping: Jews, Christians, and Muslims at the Fortress Tomb. Liturgical Press ISBN 978-0-8146-5987-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  4. (Ingelesez) Magazine, +972. (2015-04-03). «In the occupied West Bank, even hiking is political» +972 Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  5. «Jericho - The Winter Palace of King Herod» www.jewishvirtuallibrary.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  6. «Israel's Oldest Synagogue - Archaeology Magazine Archive» archive.archaeology.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  7. (Ingelesez) Morris, Benny; Kedar, Benjamin Z.. (2023-09-03). «‘ Cast thy bread ’: Israeli biological warfare during the 1948 War» Middle Eastern Studies 59 (5): 752–776.  doi:10.1080/00263206.2022.2122448. ISSN 0026-3206. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  8. Teveth, Shabtai. (1969-1970). The Cursed Blessing. The story of Israel's occupation of the West Bank. Weidenfeld & Nicolson ISBN 297 00150 7..
  9. (Ingelesez) Pringle, Denys. (1993). The Churches of the Crusader Kingdom of Jerusalem: A Corpus: Volume 1, A-K (excluding Acre and Jerusalem). Cambridge University Press ISBN 978-0-521-39036-1. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  10. (Ingelesez) Wadi Qelt (Ein Prat) - The Complete Guide (With Maps). (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  11. (Ingelesez) Jericho: Donkey Trail across Wadi Qelt – Hantourism. (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]