[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Remedios Amaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remedios Amaya

Bizitza
JaiotzaSevilla1962ko maiatzaren 1a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoaIjitoa
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoaflamenkoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0024228 Musicbrainz: 445b6560-1eb6-4afe-87e4-33bc8a0acade Discogs: 987040 Allmusic: mn0000887416 Edit the value on Wikidata

Maria Dolores Amaya Vega (Triana, Sevilla, 1962ko maiatzak 1) , Remedios Amaya izenez ezagunagoa, espainiar flamenko abeslari bat da. Camarón de la Islak bere "abeslaririk gogokoenetako" bat zela zioen.

Bere lehen lana 1978an argitaratu zuen "Remedios Amaya" izenburuarekin. 1983an Espainia ordezkatu zuen Eurovision Abesti Txapelketan Munichen ¿Quién maneja mi barca? abestiarekin. Abesti hau oso txalotua izan zen arren, ez zuen boto bakar bat ere jaso (Turkiarekin gertatu zen bezala), bere musika karrerarekin jarraitzea eragotzi ez ziona, Eurovisionen izandako emaitzaren eragin mediatikoa gora-behera. Oinutsik parte hartu zuen, zorte txarra emango ziola esan zuen arren. Remediosek TVEri 2004an Eurovision jaialdian izan zuen partehartzeaz pozik zegoela aitortu zion. Ordutik kante flamenkora, bulerietara, rumbara... dedikatu izan da. Bere ahotsak musika kritika bikainak izan ditu. Zenbait disko argitaratu ditu, Luna nueva, Seda mi piel, Turai Turai 1997an, honekin 150.000 kopia salduz, Me voy contigo, Soy Gitana eta Sonsonete 2002an kasu. 2004an Grandes Éxitos bilduma-disko argitaratu zuen.


Aurrekoa
Lucía Él abestiarekin
Espainia Eurovision Kantu Jaialdian
1983
Ondorengoa
Bravo Lady, lady abestiarekin.