Rebekah Dawson
Rebekah Dawson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea 2013) Doktoretza Wellesley College |
Jarduerak | |
Jarduerak | astrofisikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Rebekah Dawson Estatu Batuetako astrofisikaria eta Pennsylvaniako Unibertsitateko astronomia eta astrofisikako irakasle elkartua da. Bere ikerketa exoplaneten orbita eta konposizioen bilakaera simulatzean oinarritzen da, planeta-sistemak nola sortzen diren hobeto ulertzeko.[1]
Karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Dawsonek astrofisikako gradua jaso zuen Wellesley Collegen. Orduan, Harvardeko Unibertsitatean astronomian master bat lortu zuen 2011n, eta astronomian eta astrofisikan doktoretza, Ruth Murray-Clayren begiradapean 2013an. Zientziako Oinarrizko Ikerketarako Miller Institutuan egin zuen doktoratu ondoko ikerketa, 2013tik 2015era. 2016ko urtarrilean, astronomia eta astrofisikako irakasle laguntzaile gisa hasi zen lanean Pennsylvaniako Estatu Unibertsitatean.[2] 2020ko urrian "Shaffer Career Development Professor" izendatu zuten Zientzia arloan[3] eta 2021eko uztailean irakasle elkartu mailara igo zen.[4]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017an, Annie Jump Cannon saria jaso zuen astronomian, planeta anitzeko sistemetan exoplaneten interakzio dinamikoak modelatzen egindako lanagatik.[5][6]
- 2018an, Dawson Alfred P. Sloan Fundazioko Ikerketa Bekadun izendatu zuten.[7]
- Dawsoni 2020ko Harold C. Urey saria eman zion Zientzia Planetarioen Dibisioak; planeten dinamika, planeta-sistemen sorrera eta exoplaneten karakterizazioari buruzko bere ikerketa aitzindaria eskertuz.[8][9]
- 2021ean American Astronomical Society-k berriro saritu zuen Astronomiarako Helen B. Warner sariarekin; planeten sorreran eta dinamikan egindako ekarpen garrantzitsuengatik, bereziki Jupiterren exoplaneta eta planetaren konposizioaren eta egitura orbitalaren arteko loturagatik".[10][11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Rebekah (Bekki) Dawson» www.personal.psu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ «Her CV». psu.edu..
- ↑ (Ingelesez) «Dawson honored with Shaffer Career Development Professorship in Science | Penn State University» www.psu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ «Eberly College of Science tenure-line promotions in academic rank, effective July 1, 2021 | Eberly College of Science» science.psu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ «Annie Jump Cannon Award in Astronomy | American Astronomical Society» aas.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Rebekah Dawson awarded Annie Jump Cannon Award in Astronomy | Penn State University» www.psu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ «2018 Fellows» web.archive.org 2018-11-01 (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ «2020 Prize Recipients | Division for Planetary Sciences» dps.aas.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Rebekah Dawson awarded 2020 Harold C. Urey Prize | Penn State University» www.psu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ «Helen B. Warner Prize for Astronomy | American Astronomical Society» aas.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Dawson honored with Helen B. Warner Prize for Astronomy | Penn State University» www.psu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).