[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Erkametz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quercus faginea» orritik birbideratua)
Erkametz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus faginea
Banaketa mapa

Erkametza (Quercus faginea) Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, mendebaldeko Mediterraneo aldean hazten dena. Oro har, klima mediterraneoa dagoen lekuetan hazten da.

Erdi mailako garaiera du, gehienez 20 metro garaierakoa. Hosto-erorkor zimelkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. 4-10 zentimetro luze eta 1,2-4 zentimetro zabal dira.

Apirila eta maiatza artean loratzen da. Bere fruituak, ezkurrak, iraila eta urria artean heltzen eta erortzen dira.

20 metrorainoko zuhaitza da, adakera zabalekoa eta esferikoa edo elipsoidala. Baldintza desfaboragarrietan zuhaixka modura hazten da. Enbor zuzena dute, azal gris-arrearekin, ez oso lodia, zimurtsua, ezkatatsua eta zartatua ale zaharretan. Adar gazteak tomentoso edo glabreszenteak. Ernamuinak 2-5 milimetrokoak, konikoak, zorrotzak eta ezkatadunak (hasieran ezkata pubeszenteak).

Hostoak

Erkametzaren hostoak 3-15 x 1,5-9 zentimetrokoak dira, martzeszenteak, subkoriazeoak eta forma obobatukoak. Ertz horzduna edo lobulatua dute, lobulu edo hortzak ia oinarriraino iristen direlarik. Glabroak edo glabreszenteak eta berde ilunak dira gainaldean eta ile motz gutxi batzuk dituzte azpialdean, izar formakoak eta 125-155 mikrakoak. 6-12 pare nerbio sekundario dituzte eta 5-20 milimetroko peziolo tomentoso eta subzilindrikoa.

Erkametzak amentu motako infloreszentziak ditu, haizearen bidezko polinizaziora (anemofiliara) moldaturik daudenak. Zuhaixka monoikoa da, hau da, ale berdinak sexu bietako loreak ditu, ez oso deigarriak.

Lore arrak 2-7,5 zentimetroko amentuak ditu, horixkak, dilindariak eta errakis latz eta glabreszentea. Horien periantoak 6 lobulu oso ditu, zorrotzak eta ziliatuak direnak.

Aldiz, lore emeek pedunkulu motza dute eta 6 lobulu motzeko periantoa. Hauen estiloa motza da, tentea, eta espatula formako estigma erreflexuak ditu.

Erkametzaren fruitua, ezkurra, akenio motakoa da. Karloak (txapelak)7-18 x 9-20 mm neurtzen ditu eta ezkata obatu-triangeluarrez estanita dago. Ezkata hauek elkarren artean oso estuturik daude eta mutur motzagoa dute, tomentosoak dira eta ezkurraren bi heren estaltzen dituzte.

Eskualde mediterraneoan aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Italiaraino, uharteak barne. Afrika Iparraldean ere ageri da. Euskal Herrian, mediterranear isurialdean izaten da: Araban eta Nafarroa Garaian.

Eguteran dauden basoetan hazten da, barne-haranetako zonalde baxuetan eta ondo drainatutako hegal karetsuetan, 500-1.500 metroko altituderaino. Argitasun ugari gustuko du, baina itzala ere ondo jasaten du. Tenperatura epelak behar ditu, baina tenperatura aldaketa handiak ere ondo jasan ditzake. Lur lehor eta basikoak behar ditu, pH 5,5-8 bitartekoak, eta nitrogenoan txiroak.

Martxotik maiatzera loratzen da, eta fruituak iraila eta urria bitartean heltzen dira.

Zezidioak nahiko preziatuak dira, duten tanino kontzentrazio altua dela eta. Erkametzaren ezkurrak abeltzaintzan erabiltzen dira, artearenak baino lehenago heltzen baitira. Azkenik, erkametzaren zura egokia da eraikuntzarako habeak egiteko, bai eta egurrikatza egiteko ere.

Espezieen arteko elkarrekintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erkametzak askotan izaten ditu zezidio izeneko egiturak, intxaur baten tamainakoak eta kolore marroikoak, maiz fruituarekin nahas daitezkeenak. Barrualde hanpatu eta kortxoztatua dute eta cynipedoen familiako intsektuen ziztadagatik sortzen dira. Cynips generoko liztor horiek kimu gazteetan arrautzak ziztatzen dituzte, babestuta uzteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]