Quebeceko armarria
Itxura
Quebeceko armarria (frantsesez armoiries du Québec) gaur egun duen eran 1939an bihurtu zen ofizial. Jatorriko bertsioa 1868koa da.
Osagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Armarriaren forma: oro har erabiltzen dena Frantziako armarri modernoarena da.
- Hiru zitoriak (Lilium candidum edo lys loreak): Quebeceko banderan ere daude eta Borboi leinuaren ikurra da, jatorri frantsesa adierazteko. Hiru dira Karlos V.a Frantziakoak zenbakia hirura mugatu zuelako, Hirutasun katolikoaren omenez.
- Leopardoa: Erresuma Batuko armarriarekiko lotura adierazteko.
- Hiru astigar hostoak: Kanadako banderan ere dagoen hostoa.
- Koroa: lehenago herrialdea mendean hartzen zuen monarkia britainiarra irudikatzen du.
- Goiburua: Quebeceko goiburua den Je me souviens ("gogoratzen dut") leloa ere agertzen da, zerrenda zuriaren gainean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaston Deschênes: Les symboles d’identité québécoise, Quebec Hiria, Publications du Québec, 1990, 39 orrialde. ISBN 2-551-14189-3
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Quebeceko armarria gobernuaren webgunean.
- (Frantsesez) Luc Bouvier, Les armoiries du Québec d’hier à aujourd’hui, L'Action nationale, 1999ko otsaila.
- (Frantsesez) Quebeceko hiri askotako armarriak.