[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Pisistrato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pisistrato

Bizitza
JaiotzaAtenas, K.a. VI. mendea
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaAtenas, K.a. 527 ( urte)
Familia
AitaHippocrates
Ezkontidea(k)Hippias' and Hipparchus' mother (en) Itzuli
Coesyra (en) Itzuli
Timonassa (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaPisistratides (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Pisistrato (antzinako grezieraz: Πεισίστρατος; K.a. 600 aldean - K.a. 528 edo 527) Atenasko tiranoa izan zen.

Atenasek K.a. 565. urtean Megararen aurka izan zituen gerretan egin zen ezagun. Alderdi bat osatu zuen politikan parte hartzeko. Bere kontra ekintza bat egin zela aitzakia hartuta, guardia-talde bat izan zuen eskura eta horretaz baliatu zen K.a. 560-559 urteetan aginpideaz jabetzeko. Erbesteratu egin behar izan zuen, eta Greziako iparraldeko zilar- eta urre-hobiak ustiatu zituen.

Atika inbaditzeko gerra finantzatu zuen, eta Atenasko armada menderatu zuen Peleneko Gerran. Atenasko tirano bihurtu zen harrezkero. Solonek egindako erreformak gorde zituen, Atenasko industria, merkataritza eta nekazaritza bultzatu zituen, eta maileguak eskaini zizkien hiritarrei. Nekazaritzaren erreforma egin zuen, oliba- eta mahats-landaketa bultzatu zuen, eta esportazioak sustatu zituen. Arteak eta kultura babesteaz gainera, antzerki-jaialdi bikainak antolatu zituen. Panageo mendietako mea-ustiapenen bidez finantzatu zuen hori guztia. Ekonomia-oparotasun handia izan zuen Atenasko hiriak Pisistratoren agintaldian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]