Peter Stuyvesant
Itxura
Peter Stuyvesant | |||
---|---|---|---|
1647 - 1664 ← Willem Kieft (en) - Philip Carteret (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Peperga (en) eta Weststellingwerf, c. 1610 | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Heriotza | Amsterdam Berria, 1672ko abuztua (59/60 urte) | ||
Hobiratze lekua | St. Mark's Church in-the-Bowery Churchyard (en) | ||
Familia | |||
Aita | Baltazar Johannes Stuyvesant | ||
Ama | Margaretha Hardenstein | ||
Ezkontidea(k) | Judith Bayard (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Franeker (en) | ||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | University of Franeker (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa | ||
Peter Stuyvesant (Weststellingwerf, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, c. 1610 – New York, gaur egun AEB, 1672ko abuztua) Herbehereetako politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1643. urtean Curaçao, Aruba eta Bonaireko gobernari izendatu zuten, eta bi urte geroago Herbehereek Ipar Amerikan eta Karibe itsasoan zituen lurralde guztien gobernari. 1647an New Amsterdamera (egungo New York) iritsi zen, eta berehala hasi ziren hiritarrekin istiluak. Autonomia handiagoa eskatzen zuten hiriarentzat, eta 1653. urtean lehenengo udal-gobernua sortu zen, Herbehereetako hirien antzekoa. 1664. urtean, hiritarren laguntzarik jaso ez zuenez, Holanda Berria britainiarren esku utzi beharra izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Stuyvesant |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.