[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Sadeko markesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sadeko markesa

Bizitza
JaiotzaHôtel de Condé (en) Itzuli1740ko ekainaren 2a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCharenton asylum (en) Itzuli1814ko abenduaren 2a (74 urte)
Hobiratze lekuaCharenton asylum (en) Itzuli
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
AitaJean-Baptiste-François-Joseph de Sade
AmaMarie Eleonore de Maillé
Ezkontidea(k)Renée-Pélagie de Sade (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaSade family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, filosofoa, antzerkigilea, idazlea eta prosalaria
Lan nabarmenak
MugimenduaMendebaldeko filosofia
Genero artistikoaErotismoa
filosofia
Prosa
fikzio gotikoa
Graduateniente jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoahautagai independente

IMDB: nm0211381 Allocine: 37063 Allmovie: p314485
Musicbrainz: 2df4165a-731c-4433-a7c2-c965d0035a1e Discogs: 755410 Find a Grave: 17315316 Edit the value on Wikidata

Donatien Alphonse François edo Sadeko markesa (Paris, Frantzia 1740ko ekainaren 2aCharenton-Saint-Maurice, Marne Harana, Frantzia 1814ko abenduaren 2a) aristokrata, iraultzailea eta frantsesezko idazlea izan zen. Haren idazlanen artean, aipatzekoak dira Justine ou les Malheurs de la vertu («Justine edo bertutearen zorigaiztoak»), Aline et Valcour («Aline eta Valcour») eta beste hainbat eleberri, ipuin eta antzezlan. Sexu-perbertsio bati, sadismoari, izena eman zion. Bizitzako 30 urte eman zituen kartzelan, eta, erromantizismoaren garaian gaizkiaren iruditzat hartua izan ondoren, XX. mendean baizik ez da benetan ezaguna gertatu.

Condé printzearen Parisko egoitzan sortu zen, gorteko familia noble batean. Zazpi Urteko Gerran zaldun ofiziala izan ondoren, kapitain-graduarekin utzi zuen armada. 1763an Renée-Pélagie de Montreuilekin ezkondu zen, eta harekin bi seme eta alaba bat izan zituen. Urte hartan kartzelatu zuten lehen aldiz, erregearen aginduz; eta 1768an gero, moralgabekeriaz salaturik.

Sade, preso. Espetxean eman zituen bere bizitzako 30 urte.

1772an Marseillan prostituta batzuk pozoitzea leporatu zioten, eta hiltzera kondenatu, baina Sardiniara ihes egin zuen. La Costeko bere gaztelura itzuli zen ezkutuan, baina limurtu zituen auzoko neska-mutilen gurasoek salaturik, berriro Italia aldera ihes egin behar izan zuen, ezkonarreba lagun zuela. 1776n Frantzian berriro, eskandalu-hurrenkera etengabeen ondorioz, 1777an atxilotu zuten Parisen, eta Vincennesko espetxean sartu. 1790 arte presondegian egon zen, La Bastillen azken garaian. Kartzelaldi hartan eleberriak eta antzerki-obrak idazteari ekin zion, espetxeko asperdura gainditzearren. Ordukoak dira, besteak beste: Dialogue entre un prêtre et un moribond (1782, Apaizaren eta hilzorian den baten arteko solasa); Les 120 Jounées de Sodome (1785, Sodomako 120 egunak); Les infortunes de la vertu (1787, Bertutearen ezbeharrak).

1790ean askatu zuten, Frantziako Iraultzaren ondorioz. Bere emazteagandik banandu ondoren, eleberriak idazten jarraitu zuen: Justine ou les Malheurs de la vertu (Justine edo bertutearen zorigaitzak), Juliette. 1792an, Iraultzarako lan egin zuen zenbait kargutan, erietxeen erreforman parte hartuz eta idazki aberkoiak eginez. Izuaren garaian, alabaina, moderatua zelako salaketa egin zioten, eta 1794an gillotinatik doi-doi libratu zen. Ondorengo urteetakoak dira: La philosophie dans le boudoir (1795, Filosofia apaingelan) eta La Nouvelle Justine (1797, Justina berria).

1801ean, Napoleonen agintepean jadanik, berriro atxilotu zuten, eta 1803an erotzat hartu eta Charentongo eroetxean sartu zuten; hil arte egon zen han.

Sadek utziriko ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sadek obra zabala utzi zuen, nahiz eta parte bat Kontsulatuko eta Inperioko poliziak eta familiartekoek desegin zuten: idazki politikoak, antzerki-obrak, eleberriak. Azken sailekoak dira ezagunenak. Haietan, etengabeko transgresioa dela bide, benetako pentsamendu filosofikoa eta are metafisikoa azaltzen du.

Saderen ustetan, esperientzia ezagutzaren oinarria da, eta, gainera, sentipena zenbat eta bortitzagoa izan, are gardenagoa da handik ateratzen den ezagutza. Hortaz, oinazea denez sentipen biziena, esperientzia-modu hori bultzatzen du sadismoak, bost zentzumenek jasoko dituzten sentipen horiek berretu behar baitira. Hortik dator haren idazkietan aurkitzen den sexu-gehiegikerien deskripzioaren xehetasuna.

Materialista eta ateoa zen, eta Izadiak gizakiak lurrean jarri baditu, ahalik eta atsegin gehiena hartzeko jarri dituela aldarrikatzen zuen behin eta berriro, hura lortzearren biktimak sortzen eta krimenak obratzen badira ere. Urte askoan, legez Frantzian bertan galarazia izan zen Sade. XX. mendean surrealistek berriro aurkitu zuten.

Ipuinak eta eleberriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1791 Justine ou les Malheurs de la vertu
1795 Aline et Valcour ou le Roman philosophique
1795 La Philosophie dans le boudoir
1797 La Nouvelle Justine, ou les Malheurs de la vertu
1800 Les Crimes de l'amour, Nouvelles héroïques et tragiques
1801 Histoire de Juliette, ou les Prospérités du vice
1813 La Marquise de Gange
1881 Dorci, ou la Bizarrerie du sort
1904 Les 120 journées de Sodome, ou l'École du libertinage
1926 Dialogue entre un prêtre et un moribond
1926 Historiettes, Contes et Fabliaux
1930 Les Infortunes de la vertu
1953 Histoire secrète d'Isabelle de Bavière, reine de France
1954 Adélaïde de Brunswick, princesse de Saxe
1781 L'Inconstant
1783 La Double Épreuve, ou le Prévaricateur
1783 Le Mari crédule, ou la Folle Épreuve
1800 Oxtiern, ou les Malheurs du libertinage
1967 Le Philosophe soi-disant
1970 Les Antiquaires
1970 Le Boudoir
1970 Le Capricieux
1970 L'Égarement de l'infortune
1970 Fanni, ou les Effets du désespoir
1970 Les Fêtes de l'Amitié
1970 Franchise et trahison
1970 Henriette et Saint-Claire
1970 Jeanne Lainé, ou le Siège de Beauvais
1970 Les Jumelles, ou les Choix difficile
1970 Sophie et Desfrancs, Le Misanthrope par amour
1970 Tancrède
1970 La Tour enchantée
1970 L'Union des arts
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sadeko markesa Aldatu lotura Wikidatan

Kanpoko loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]