[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Natos y Waor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natos y Waor
Natos eta Waor kontzertu batean.
Datuak
JatorriaMadril, Espainia
Musika motarap
Urteak2010ean hasi ziren.
Produkzioa
Diskoetxea(k)Autoekoitza.
Taldekideak
Gonzalo Cidre
Fernando Hisado
Informazio gehigarria
https://natosywaor.com
IMDB: nm13388304 Facebook: NatosyWaorOficial Twitter: NatosyWaor Instagram: natos_y_waor Youtube: UCq-3_QjeLPs4yAuZEIwvHWg Spotify: 1QJbbsxg2wqidJj51d3otw Musicbrainz: 947f21fa-4244-433c-8d51-bf43513d3f71 Discogs: 4929898 Deezer: 7842146 Edit the value on Wikidata

Natos y Waor Madrilgo (Espainia) rap talde bat da.

Natos (Gonzalo Cidre) 1991n Argentinako Buenos Aires hirian jaio zen, eta Waor (Fernando Hisado) 1988an Espainiako Móstoles hirian. Aluchen (Madril) hasi ziren musika egiten,[1] eta 2010ean lehenengo aldiz elkartu ziren rap modu berri eta gogorra (hardcore) sortzeko. Beste rap kantari batzuekin talde bat sortu zuten 2011n, Devod Dealers deitua. Talde honek milioika bisita lortu ditu YouTuben azken urte hauetan[2]. Twitterren 195.000 jarraitzaile baino gehiago dituzte; Instagramen, 325.000 baino gehiago; eta YouTuben, 718.000 baino gehiago.

Fernandok bi ikastetxeetan lan egin du monitore gisa arazoak dituzten haurrentzako laguntza eskaintzen, uste du beragaitik haurrek izan duten eragin txarra konpentsatzeko modu bat dela.

Gonzalo 10 urte zituenean heldu zen Espainiara, baina gero ikasketak utzi zituen.

Bere abestien letrak hitz lotsagabeak erabiltzen dituzte, baina gazteen erradiografia ere eskaintzen dute, inkesta instituzionalak baino fidagarriagoak. [erreferentzia behar]

Taldearen estiloa oso berezia da, instrumental gogorrak erabiltzen dituzte eta beraz, lirikak oso basatiak dira[3]. Hitzen gaiak ez dira asko aldatzen: jai, droga edo maitasunaren inguruan abesten dute. Kolaborazio asko egin dituzte: Recycled J, Iván Nieto, Chaman, Denom, Arce, Suite Soprano, Costa eta Ikki musikariekin, besteak beste.[4]

Beste ekintza batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beren ospea aprobetxatuz, mota askotako arropa saltzen dute. Askotan, eurek erabilitako esaldiak idatzita daude saltzen dituzten kamiseta eta jertseetan.

Gaur egun, haien Cicatrices izeneko disko berriaren aurkezpenean murgilduta daude, Espainiako eta Latinoamerikako jaialdi onenak bisitatuko dituztela esan dute eta beraien bikoteekin egingo dute Maria, Waorren emaztea eta Sara Fructuoso, Natosen neskalaguna.

Maketak eta diskoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mal de amores. 2024
  • Por la jeta. 2011
  • Catarsis. 2012
  • Hijos de la ruina. 2012 (Natos,Waor y Recycled J)
  • Caja Negra. 2014
  • Barras bravas 2014-act.
  • Martes 13. 2015
  • Hijos de la ruina Vol2. 2016 (Natos,Waor y Recycled J)
  • Cicatrices. 2018
  • Hijos de la ruina Vol3 2021 (Natos,Waor y Recycled J)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]