[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Oxido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mineral oxidoak» orritik birbideratua)
Oxidoa duen burdinezko torloju bat

Oxidoa oxigeno atomo bat edo gehiago duen konposatu bitarra da, oxigeno hori oxidazio-egoera -2an egonik. Oxidoak egoera gaseoso, likido edo solidoan egon daitezke tenperatura egoera normalean. Barietate handia dago, izan ere, elementu kimiko gehienek oxigenoarekin lotura egonkorrak sor ditzakete; batzuek, egoera bat baino gehiagotan, gainera. Horregatik, egoera ioniko edo kobalenteak izan ditzake. Oxido nitrikoa (NO) edo nitrogeno dioxidoa (NO2), biak dira oxidoak, adibidez. Anhidridoak oxido ez-metalikoak dira, ur molekula bat galdu dutenak.

Oxido mota asko dago. Oso ezagunak dira, adibidez, ura (hidrogenoaren oxidoa) eta karbono dioxidoa (CO2). Ia gai bakun guztiek, gas nobleek izan ezik, eratzen dituzte oxidoak. Oxido guztiek ez dute egonkortasun bera; metalek eratzen dituzten oxidoak dira egonkorrenak. Hidrokarburo alifatiko batzuek ere oso erraz oxidatzen dira, butileno oxidoa, etileno oxidoa eta abar eratuz.

Oxidoen sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela urte gutxi arte oxidoak bi talde nagusitan sailkatzen ziren, oxigenoarekin elkartua zegoen elementua metala izan ala ez. Lehenengoei oxidoak deitzen zitzaien eta bigarrenei anhidridoak. Oxidoek urarekin erreakzionatuz hidroxidoak eratzen dituzte; eta anhidridoek, berriz, azidoak. Gaur egun denei oxido izenaz deitzen zaie, eta tasunak zehazteko oxido basikoa (hidroxidoak eratzeko joera baldin badu), oxido azidoa edo oxazidoa (azidoak eratzeko joera baldin badu), eta oxido anfoteroa (tarteko joera baldin badu) deiturak erabiltzen dira.

Azkenaldi honetan bada oxidoak sailkatzeko beste modu bat, oxidoa osatzen duten gai bakunen artean egiten diren lotura motak eta sortzen diren egiturak kontuan hartzen dituena. Horrela, hiru oxido mota bereizten dira: kristal erako ioi oxidoak, kristal erako oxido kobalenteak eta oxido kobalente lurrunkorrak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]