Miguel Ángel Martín Perdiguero
Miguel Ángel Martín Perdiguero | |||
---|---|---|---|
2007 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Sebastián de los Reyes, 1972ko urriaren 14a (52 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | txirrindularia | ||
Ibilbidea | |||
Taldeak | Urteak | ||
Phonak Hearing Systems | 2005-2006 | ||
Kelme | 1997-1998 | ||
ONCE | 1999-1999 | ||
Vitalicio Seguros-Grupo Generali | 2000-2000 | ||
Aurum Hotels | 2001-2003 | ||
Saunier Duval-Prodir | 2004-2005 | ||
Parte-hartzailea
| |||
Miguel Ángel Martín Perdiguero (San Sebastián de los Reyes, 1972ko urriaren 14a) espainiar txirrindulari ohia da, profesionala 1997tik 2006ra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miguel Ángel Martín Perdiguerok 1997an hasi zuen bere ibilbide profesionala Kelme taldean. Hurrengo urtean lortu zuen lehen garaipena Mitsubishi Sari Nagusian lehenbiziko etapa eskuratuz, ONCE taldera pasatu aurretik. Esprinter ona, 2000ko Miguel Indurain Sari Nagusia eta Espainiako lasterketetan hainbat etapa irabazi zuen, hala nola Asturiasko Itzulian, Burgosko Itzulian edo Setmana Catalanan. Lasterketa malkartzuetan ere, ongi zebilen: 1999an bigarren sailkatu zen Narancoko Igoeran, hirugarren Montjuïceko Igoeran eta 2002an Euskal Bizikletako mendiko sailkapena irabazi zuen.
Mertin Perdiguerok berriro ere taldeaz aldatu zen. Sortu berria zen Saunier Duval-Prodir taldean egin zuen sasoirik onena, 2004an, 32 urte zituela. Egun bakarreko lasterketetan (Miguel Indurain Sari Nagusia, Naranco Igoera, Laudioko Sari Nagusia) edo etapakako Itzulietan (Setmana Catalana) hainbat podium lortu ondoren, Euskal Bizikletako bi etapa irabazi zituen, eta ondoren Kataluniako Volta menderatu zuen, sailkapen orokorra, 7 etapetatik 3, puntukako eta mendiko sailkapenak poltsikoratuz. Hilabete batzuk geroago, esprintean nagusitu zen Donostia Klasikoan. Denboraldia, UCIko sailkapeneko 13. postuan bukatu zen.
2005ean berriz aldatu zuen taldeaz. Phonakekin ez zuen garaipenik izan, baina postu onak lortu zituen Ardenetako klasikoetan: Amstel Gold Race (5. 2005ean eta 6. 2006an) eta Lieja-Bastogne-Lieja (7. eta 6. Hurrenez hurren). 2006an hartu zuen parte, lehenbizikoz, Frantziako Tourrean, Floyd Landisen taldekide moduan, azken honek, geroago, titulua dopinagatik galduko zuena.
2006ko denboraldiaren amaieran erretiratu zen, UCIk eta bere dopinaren aurkako kontrolatzaileek "jazarria" zelakoan[1], eta dopin kasuetako zigorren aurka adierazpenak egin ondoren [2].
2007an, San Sebastián de los Reyeseko PPko zinegotzi hautatu zuten.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amateurretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994
1995
1996
- Lasarte-Oriako Klasikoa
- 8. Nafarroako itzulian eta etapa 1
- Bizkaiko birako etapa 1
- 2. Altsasuko Sarian
Profesionaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998
- Mitsubishi Sari Nagusiko etapa 1
- 2. Manacor garaikurran
- 3. Alcúdia garaikurran
1999
- Guadarramako Mendateetako Klasika
- Burgosko Itzuliko etapa 1
- 2. Alcobendasko Klasikan
- 2. Narancoko Igoeran
- 3. Montjuïceko Igoeran
- 5. Laudioko Sari Nagusian
2000
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- Errioxako Itzulia eta etapa 1
- Laudioko Sari Nagusia
- 5. Poloniako Itzulian
- 9. Donostia Klasikoan
2001
- Alcobendasko Klasikako etapa 1
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
2002
- Setmana Catalanako etapa 1
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
- Euskal Bizikletako Mendiko sailkapena eta etapa 1
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
2003
- Valentziako Erkidegoko Itzuliko etapa 1
- Pantalica Saria
- Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa 1
- 3. Milan-Turinen
- 5. Lombardiako Giroan
- 6. Reggio Calabriako Giroan
2004
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
- Euskal Bizikletako 2 etapa
- Kataluniako Volta eta 3 etapa
- Donostia Klasikoa
- 2. Setmana Catalanan
- 2. Miguel Indurain Sari Nagusian
- 2. Narancoko Igoeran
- 2. Laudioko Sari Nagusian
- 9. Milan-San Remon
2005
- Kataluniako Voltako etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
- 3. Alcobendasko Klasikan
- 5. Amstel Gold Racen
- 6. Kataluniako Voltan
- 7. Lieja-Bastogne-Liejan
2006
Sailkapen orkorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | KON | 73. | 37. | — | — | — | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | |
Espainiako Vuelta | — | — | 61. | — | UT | 42. | 36. | UT | UT | UT | |
Munduko errepideko txapelketa | — | — | 28. | 37. | — | — | — | — | 47. | — |
-: Ez zuen parte hartu
KON: Kontrolez kanpo
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Me siento perseguido. La semana pasada vinieron a mi casa a hacerme un control y varias personas me han avisado que vienen a por mí », Perdiguero:" Me retiro porque vienen a por mí ", As], 2006/08/26.
- ↑ « I'm against all the sanctions, as we are free in life and cycling should be, too. This is a show put on by a hypocritical society and it 's always the cyclists who pay. », Cyclingnews, As egunkaria, 2006/02/12.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Miguel Ángel Martín Perdiguero - ProCyclingStats
- Miguel Ángel Martín Perdiguero - Sitiodeciclismo.net
- Miguel Ángel Martín Perdiguero - Cyclebase.nl
- Webgune ofiziala