[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Migratzaile klimatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migrazio klimatiko» orritik birbideratua)
Oklahomako lehorteak sortutako errefuxiatuak, errepide ondoan kanpatzen, Blythe, Kalifornia, 1936.

Migratzaile klimatikoa, ingurumen-errefuxiatua edo klima-errefuxiatua migratzera edo jatorrizko lurraldetik ateratzera behartuta dagoen pertsona bat da, tokiko habitata azkar edo epe luzean aldatu delako; besteak beste, lehorteak, desertifikazioa, itsas mailaren igoera izan daitezke migrazio horren jatorria, askotan klima-aldaketaren ondorioak. Zenbait iturriren arabera, oraindik ezin da ondo identifikatu nahitaezko migrazioaren azpimota hori, oraindik ez baita definitu migratzaile klimatikoak etorkin ekonomikoetatik edo errefuxiatu politikoetatik bereizteko moduan.[1]

1990eko hamarkadan, ingurumen-errefuxiatuen kopurua 25 milioi ingurukoa zela kalkulatu zen (ingurumen-errefuxiatuak ez daude errefuxiatuen definizio ofizialean sartuta; definizio horretan, jazarpenetik ihes egiten duten migratzaileak soilik sartzen dira). Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldearen (IPCC) arabera, 150 milioi errefuxiatu egongo dira 2050ean, batez ere itsasertzeko uholdeek, kostako higadurak eta nekazaritzako arazoek eraginda (150 milioi dira 2050erako kalkulatutako munduko populazioaren %1,5 (10 mila milioi inguru).[2][3]

Definizio-arazoak eta froga argirik ez egon arren, ingurumen-migrazioa handitu egin da, XXI. mendearen lehen hamarkadan, eta arduradun politiko, zientifiko sozial eta ingurumenekoen kezka bihurtu da. Arduradun horiek klima-aldaketaren eta, oro har, ingurumen-inpaktuaren balizko gizarte-adarkatzeak kontzeptualizatzeko ahalegina egiten ari dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]