Michel Berger
Michel Berger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michel Jean Hamburger |
Jaiotza | Neuilly-sur-Seine, 1947ko azaroaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Ramatuelle eta Ramatuelle, 1992ko abuztuaren 2a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Jean Hamburger |
Ama | Annette Haas |
Ezkontidea(k) | France Gall (1976ko ekainaren 22a - 1992ko abuztuaren 2a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, music executive (en) , musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria |
Izengoitia(k) | Michel Berger |
Genero artistikoa | chansona pop rock |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music Group EMI |
|
Michel Berger (Michel Jean Hamburger jaioa; Paris, 1947 - Ramatuelle, 1992) Frantses musikagilea izan zen. Jean Hamburger kirurgialariaren semea. Michel Bergerrek filosofia-ikasketak egin zituen eta tesi bat idatzi zuen pop musikaren estetikari buruz. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, musika idazteari ekin zion, Bourvilentzat lanean hasi zenean. Ondoren Véronique Sansonen lehenengo diskoak egin zituen. 1973an abestiak egin zituen Françoise Hardyrentzat. 1974an France Gallentzat La Déclaration d'amour idatzi zuen. Handik bost urtera Luc Plamondon egilearekin Starmania egin zuen, frantses opera rock onentzat hartzen dena. 1990ean biak aritu ziren berriz ere La Légende de Jimmy (Jimmyren elezaharra) lanean. Bien bitartean, Michel Berger frantses pop-musikari nagusi bihurtu zen. Ospe handien izan zuten lanak hauek izan ziren: La Groupie du pianiste (Piano-jotzailearen zalea), Il jouait du piano debout (Pianoa zutik jotzen zuen), Ella, elle l'a. 1986an Johnny Hallydayren disko baten zuzendari izan zen, eta hari eskaini zizkion bere abesti ederrenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.