Lucía Lijtmaer
Lucía Lijtmaer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1977 (46/47 urte) |
Herrialdea | Espainia Argentina |
Bizilekua | Madril |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea |
lucialijtmaer.net | |
Lucía Lijtmaer Paskvan (Buenos Aires, 1977) kazetaria eta idazlea da. Argentinan jaio eta Bartzelonan hazi zen, hara erbesteratu baitziren gurasoak. Pop kulturan aditua da, genero ikuspegitik. Halaber, komisario kulturala, literatura-itzultzailea eta unibertsitateko irakaslea da.[1] Gaur egun, hainbat hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, El País, El Diario, RAC1 eta Carne Cruda irratsaioan.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argentinar erbesteratuen alaba da, eta Bartzelonan hazi zen[2]. Ingeles Filologian lizentziaduna da (Bartzelonako Unibertsitatea), eta Nazioarteko Kazetaritzako Masterra egin zuen Westminsterreko Unibertsitatean[3]. Pop kulturan espezializatuta dago, eta hainbat hedabidetan kolaboratzen du. Eskolak eman ditu Viceko Unibertsitateko Komunikazio Digitaleko fakultatean eta Bartzelonako Unibertsitatean.
"Princesas y Darthvaders" festibaleko komisarioa da; umorea eta gerrilla-kultura nahasten dira, feminismoaz hitz egiteko.[4]
Bigarren belaunaldiko erbesteratutzat du bere burua, eta hala kontatu zuen bere lehen nobelaren (Casi nada que ponerte) aurkezpenean. Lijtmaerrek 2001ean lehertu zen Argentinaren iragan hurbilaren berreraikuntza lantzen du, baita bere buruaren eraikuntza ere, Espainiara erbesteratutakoen alaba gisa. 2008an ekin zion ikerketa horri, eta 2011n amaitu zuen lehen zirriborroa. Tiradera batean egon zen, harik eta, 2016an, Libros del Lince argitaletxeak argitaratzea erabaki zuen arte[5].
2015ean, Deep Web-ari buruzko ikerketa bat egin zuen, lehen pertsonan[6], eta liburu batean argitaratu zituen 2015. urtean: Quiero los secretos del Pentágono y los quiero ahora izenekoan[7].
2017an, Yo también soy una chica lista argitaratu zuen; feminismoa defendatzeko saiakera "ez-formal" bat, zeinean agerian uzten diren pop kulturaren mekanismo matxista ikusezinak[8].
2019an, Ofendiditos saiakera argitaratu zuen, Anagrama argitaletxean.
Besteak beste, ADN eta Público egunkarietan idatzi izan du. Sarri kolaboratzen du hedabideetan, eta unibertsitateko irakaslea, irrati-esataria eta Jarvis Cocker itzulitakoa da. Gaur egun, El País, El Diario, ''Carne cruda'' eta RAC1en aritzen da.
Halaber, Isa Calderónekin Deforme Semanal antzerki ikuskizuneko protagonista da; show feminista bat da, eta umoretik heteropatriarkatua kritikatzen dute[9][10]. Gaur egun, Radio Primavera Sound irratian Deforme Semanal, Ideal total izeneko saioa egiten dute bien artean.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Quiero los secretos del Pentágono y los quiero ahora (2015, Capitán Swing)
- Casi nada que ponerte (2016, Libros del Lince)
- Cultura en tensión. (2016, Rayo Verde) Zenbaiten artean: Jordi Oliveras Serrano, Nando Cruz, Lucía Lijtmaer, César Rendueles, Marina Garcés, Ramon Faura eta Joan Miquel Gual. Rayo Verde. Bilduma: Ciclogénesis ISBN 9788416689002
- Yo también soy una chica lista (Destino, 2017) ISBN 9788423352357
- Ofendiditos (2019, Anagrama), ISBN 9788433916303
- Cauterio (2022, Anagrama), ISBN 978-84-339-9946-7[11][12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Lucía Lijtmaer» CCCB (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Morla, Jorge. (2016-06-04). «“La nostalgia heredada se pasa en la adolescencia”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ginés, Isabel Clúa. (2008). Genero y cultura popular/ Genre and Popular Culture: Estudios Culturales 1. Univ. Autònoma de Barcelona ISBN 978-84-490-2540-2. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alexandra Lores. (2016-06-09). 6 motivos para no perderse 'Princesas y Darth Vaders'. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ «'Casi nada que ponerte': Cómo recordar es (re)inventarse | eslang» web.archive.org 2016-12-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Swing, Capitán. Lucía Lijtmaer quiere ya los secretos del Pentágono y de la ‘Deep Web’. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quiero los secretos del Pentágono» ELMUNDO 2015-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Katalanez) Orteu, Francesc. (2017-06-03). «Lucía Lijtmaer: “No és casual que ‘feminazi’ hagi calat com a insult i és terrorífic”» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Isa Calderón y Lucía Lijtmaer, el azote escénico del heteropatriarcado» ELMUNDO 2018-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iturbe, Antonio. «Footer text» Revista Librujula (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arce, Jacobo de. (2022-03-03). «Lucía Lijtmaer: "A las mujeres se nos educa para pensar que el amor es lo más importante"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ «Cauterio - Lijtmaer, Lucía - 978-84-339-9946-7» Editorial Anagrama (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).