[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Leiho-aldi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Immunologian, lehio-aldia, leiho-immunologikoaren aldia edo leiho-epea, mikrobio batek infekzio sortzen duen eta infekzio hori laborategian antzeman daitekeen arteko denbora-tartea da. Infekzioa serologiaren bidez egiaztatzen denean (antigorputzak antzematen odolean, alegia) denbora-tarte hori serokonbertsioaren araberakoa da, hots, gaixo baten odolean antigorputzen testa negatibotik positibora pasatzearen araberakoa. Beraz, denbora-tartea oso aldakorra da, gaixotasun infekziosoaren arabera.

Praktika klinikoan horrek arazo bat planteatzen du: leiho-aldian egindako test immunologiko batek negatibo faltsua eman dezake, eta gaixoari sinetsiarazi ez dagoela infektatuta. Horrenbestez, leiho-aldiaren ostean egin behar dira beti azterketa serologikoak.

Era berean, odol-ematean eta organoen transplanteetan ere funtsekoa da leiho-aldia aintzat hartzea kutsapen infekziosoak saiheste aldera.

HIESaren kasuan leiho-aldia 10-33 egunetakoa da, eta B hepatitisarena 2 aste ingurukoa [1] [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]