Larrasoaña
Larrasoaña | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) |
Udalerria | Esteribar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Larrasoaña |
Burua (2015-2023) | Argiloa Mangado Gonzalez (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31698 |
Herritarra | larrasoaindar, larsueindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°54′04″N 1°32′35″W / 42.9011096°N 1.5429509°W |
Azalera | 1,15 km² |
Garaiera | 497 metro |
Distantzia | 15,6 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 155 (2020) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | X. mendea |
Larrasoaña[1][a] (artzibarreraz: Larsuein)[b] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
Aintzina, udalerri propioa izan zen, baina 1928an Esteribar udalerrira sartu zen kontzeju bezalaz. 2020 urtean 155 biztanle zituen.
Larrasoaña Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen. Bertako biztanleak larrasoaindarrak (artzibarreraz: larsueindarrak) dira.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Ezkirotz (1,8 km) |
Larrasoaña | Akerreta (0,6 km) | |||||
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrasoaña edo Larsuein beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Larrasoaña
- okzitanieraz: La Rosonha
- frantsesez: La Rassoigne
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Risogna (?)
- Larressoyn (1049)
- Larresoin (1049)
- Larrasoain (1057)
- Larrassoain (1072)
- Larresoaing (1075)
- Resogna (1101)
- Larrassoayn (1174)
- Laressonia (1270)
- Larreson (1270)
- Larresoyna (1280)
- Larressoina (1280)
- La Rrassoigne (1361)
- Larrassona (1362)
- Larrasaoyna (1366)
- Larrassoynna (1366)
- La Rosonha (1417)
- Raschona (1496)
- Larrasoaña (1534)
- Larrasoaina (1829)
- Larra-soaña (1874)
- Larrasoaña (1966)
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrasoañako armarriak honako blasoi hau du:[3]
« | Armarri kuartelatua: lehen eta laugarren hondo hori batez eta aurrean behi beltz batez osatuta dago, bigarren eta hirugarren hondo gris batez eta aurrean zerrenda gorri diagonal batez bi zulo obalaturekin osatuta dago | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrasoaña Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Zubiriko estazioa da Larrasoañarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 26.4 | 29.0 | 32.0 | 39.0 | 42.0 | 43.5 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 21.0 | 43.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 10.6 | 13.6 | 15.4 | 19.8 | 23.7 | 26.6 | 27.1 | 23.4 | 18.5 | 12.0 | 9.3 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.3 | 7.8 | 9.5 | 13.5 | 17.0 | 19.5 | 19.7 | 16.4 | 12.7 | 7.6 | 4.9 | 11.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | -0.1 | 2.0 | 3.6 | 7.2 | 10.4 | 12.3 | 12.3 | 9.5 | 6.9 | 2.9 | 0.5 | 5.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.6 | -5.9 | -3.6 | -1.5 | 1.0 | 4.7 | 6.8 | 6.4 | 3.8 | 10.1 | -3.8 | -6.0 | -0.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 116.4 | 101.8 | 99.5 | 129.4 | 99.9 | 61.4 | 47.8 | 46.5 | 69.5 | 112.8 | 146.6 | 129.5 | 1161.0 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.0 | 62.5 | 73.0 | 59.0 | 56.0 | 58.0 | 100.0 | 63.0 | 81.5 | 74.5 | 83.4 | 82.5 | 100.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.8 | 11.4 | 11.2 | 14.5 | 12.8 | 8.2 | 5.8 | 6.4 | 8.2 | 12.2 | 14.1 | 13.4 | 131.1 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.1 | 2.3 | 1.6 | 0.8 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | .8 | 1.6 | 9.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri honen jatorria Larrasoaingo San Agustin monasterioa da, dirudienez X. mendean sortua eta Leirekoari XI. mendean erantsia. Iriberriko planoan, monasteriotik gertu, franko talde bat ezarri zen, eta Antso VI.a Jakitunak Iruñeko forua eman zien 1174n. Frankoen hiribildu berriak Larrasoaña izena hartu zuen XIII. mendean, eta frankoar forua zuelako, Hiri Ona deitu zioten. 1319. urteaz geroztik, idatziz jasota dago Nafarroako Gorteen bileretara joan zela.
1329an, horietako baten egoitza izan zen, non, egun batzuk beranduago, Filipe III.a eta Joana II.a erregeek eman behar zuten zina zehaztu zen. 1427an, hirigune burgesaren konnotazioak galdu zituen, eta, formalki frankoak izan arren, bertako biztanleak, nagusiki, nekazaritzan aritzen ziren.
1366. urtean, Izurri Beltzaren ondoren, bere populazioak 18 su besterik ez zituen. 1928 arte udalerri independentea izan zen, urte horretan Esteribarren sartu zelarik.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 155 biztanle zituen Larrasoañak.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
161 | 158 | 149 | 150 | 160 | 163 | 164 | 135 | 138 | 136 | 138 | 143 | 139 | 136 | 138 | 134 | 139 | 143 | 145 | 153 | 155 |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrasoañako kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Argiloa Mangado Gonzalez da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larrasoañako kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Argiloa Mangado Gonzalez da. Kontzejukideak 4 daude:
- Edurne Pedroarena Retegui
- Vanessa Arre Coto
- Izaskun Maravi Artieda
- Monica Saez Martinez
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Larrasoañak 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Juan Carlos Lizoain Suescun | 2011 | 2015 |
Argiloa Mangado Gonzalez | 2015 | 2019 |
Argiloa Mangado Gonzalez | 2019 | jardunean |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobuses Artieda autobus konpainiak Larrasoaña Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Bizkarreta - Lintzoain - Erro - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
- Eugi - Urtasun - Saigots - Zubiri - Urdaitz - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lukingo San Isidro baselizarako erromeria: maiatzaren 14an
- Natibitateko jaiak: irailaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Nikolas eliza, XIII. mendeko kristiau eliza.
- Larrasoañako zubia, XIV. mendeko zubia Arga ibaiaren gainean.
- Larrasoañako ospitaleak, Erdi Aroko erromesen ospitaleak.
- Larrasoañako monasterioa, Erdi Aroko kristiau monasterioa.
- Larrasoañako presa, Arga ibaian kokatutako multzo hidraulikoa, irin eta errotarekin.
Larrasoaindar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Borda Garde (1940-), Nafar Herriaren Batasungo politikari eta udalerriko alkate izandakoa.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /larasuáña/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban - ↑ /laɾsuéin/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Larrasoaña - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Larrasoaña» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).