[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Ou Xiaobai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ou Xiaobai
Bizitza
Jaiotza1980(e)ko hamarkada (29/39 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakprogramatzailea eta enpresaburua
Jasotako sariak

Ou Xiaobai (txinera sinplifikatuz: 欧小白, 1983 edo 1984[1]) txinatar informatikari eta LGBT ekintzailea da. iHomo mugikorretarako aplikazioa garatzeagatik ezagun egin zen, homosexualak kontrako generoko pertsonekin lotzen dituena ezkontza heterosexuala izateko helburuarekin (txinera sinplifikatuz: 形婚; pinyinez: xínghūn)[2].

Ou Pekinen bizi zen emakumezko bikotearekin. Familiaren presioa gero eta handiagoa zela eta, gizon batekin ezkondu zen 2012an. Haren senarra ere homosexuala da eta gizonezko bikodekidea du. Ezteian, Ouren neska-laguna bere ohorezko-dama gisa jardun zuen. Jaialdietan, Ouk eta senarrak gurasoak bisitatzen dituzte ezkondutako bikote gisa, baina egunerokoan bakoitza bere bikotekidearekin bizi da[3].

iHomo aplikazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare sozialen bidez, Ouk iHomo zerbitzua abiarazi zuen, presio soziala jasaten zuten homosexualei komenentziazko ezkontzak egiten laguntzeko. 2016ko datuen arabera, 80 ekitaldi baino gehiago antolatu omen zituen eta 100 komenentziazko ezkontza egiten lagundu zuen[3]. 2015eko abenduan, Ouk iHomo mugikorretarako aplikazioaren beta bertsioa kaleratu zuen, gizon eta emakume homosexualek komenentziazko ezkontzarako elkar aurkitu ahal izateko diseinatua. Horrez gain, aplikazioak LGBT kafetegi, denda eta jatetxeei buruzko informazioa ematen du[4].

Ouk esan zuen bezala, pertsona batzuentzat komenentziazko ezkontzak konpontzen dituenak baino arazo gehiago sor ditzake, batez ere norbaiten gurasoak hiri berean bizi badira. Gainera, txinatar bikote askok gurasoen presioa jasaten dute ezkondu eta laster seme-alabak izateko. Komenentziako senar-emazteak haur bat badute, in vitro ernalketaren edo beste metodo baten bidez, orduan zein bikotek eta zein etxetan hazten duen haurra arazo bihurtzen da[3].

Sariak eta omenaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an, BBCk 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «BBC 100 Women 2016: Who is on the list?» BBC News 2016-11-21 (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  2. (Ingelesez) Beresford, Meka. «Chinese marriage service helps people hide their sexuality from judgemental families» PinkNews 2016-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  3. a b c (Ingelesez) Zuo, Natalia; Marocico, Oana. «100 Women 2016: My sham marriage» BBC News 2016-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
  4. (Ingelesez) Goncharova, Anna. «iHomo arranges convenience marriages for LGBT» TimeOut (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]