[go: up one dir, main page]
More Web Proxy on the site http://driver.im/Edukira joan

Olio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oliba-olioa

Olioa janariak prestatzeko erabiltzen den oinarrizko osagai bat da (ikus sukaldeko olioa), baina orokorrean edozein substantzia koipetsu, likatsu eta suharbera izan daiteke olioa, giro-tenperaturan likidoa, uretan disolbaezina eta disolbatzaile organikoetan disolbagarria. Adiera zabalago horren barruan sartzen dira automobilen motor-olioa, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko olioak, baita petrolioa bera ere.

Izena latinezko oleum hitzetik eratorria da.

Sukaldeko olioa zenbait landare edo animaliarengandik lortzen da, beste olioak mineraletatik edo sintetikoki lortzen dira.[1] Horrelako gaiak Industrian erabiltzen denean joera handiagoa dago olio baino koipe hitza erabiltzeko, baina salbuespenak ere badira, motor-olio esaterako.[2][3]

Sukaldeko olioa. Landare- eta animalia-jatorriko olioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janariak prestatzeko erabiltzen den sukaldeko olioak dira, Euskal Herrian gehienetan oliba-olioa eta ekilore-olioa erabiltzen dira, baina badira beste landare olio batzuk: argan, arto, errizino, intxaur, kakahuete, koko, koltza, kotoi, linazi, palma, palmiste eta soja olioak dira. Kakao gurina giro-tenperaturan solidoa da. Animalia olio eta koipeei dagokienez, aipagarrienak bakailao gibel-olioa, lumera (balea-olioa) eta txerri-gantza dira.

Landare eta animaliek beren prozesu metabolikoetan sintetizatutakoak dira.

Olio mineralak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Motor-olioa

Olio mineralak harrikatzetik, petroliotik eta zenbait eskisto bituminosotatik destilazioz lortutako hidrokarburo nahasturak dira. Batez ere, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko erabiltzen dira, eta baita kosmetikogintzan ere.

Olio sintetikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio sintetikoak sintesi bidez lortutako lubrifikatzaileak dira. Olio mineralek baino propietate mekaniko eta kimiko hobeak dituztenez, motor-olio gisa erabiltzen dira[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Olio Euskalterm
  2. «Koipe - Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  3. «Olio - Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
  4. Olio sintetiko Zthiztegia.elhuyar.org/

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]