Julio González
Julio González | |
---|---|
(1912) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julio Luis Jesus González Pellicer a |
Jaiotza | Bartzelona, 1876ko irailaren 21a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Arcueil, 1942ko martxoaren 27a (65 urte) |
Familia | |
Aita | Concordio González Puig |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea, zeramikaria, marrazkilaria, artista bisuala eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Montparnasse Paris eta Frantzia |
Influentziak | Pablo Picasso |
Kidetza | documenta |
Mugimendua | arte abstraktua |
Izengoitia(k) | Gonzalez, Julio |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Julio González i Pellicer (Bartzelona, 1876ko irailaren 21a - Arcueil, Frantzia, 1942ko martxoaren 27a) espainiar eskultore eta margolaria izan zen.
Kubismoaren eta surrealismoaren mugimenduei loturik bizi izan zen. 1900ean heldu zen Parisera, eta Montparnasseko auzo kosmopolitan egin zuen bere ibilbide eskultoriko osoa. Harreman estuak izan zituen espainiar exiliatuekin aldi berean 1928tik eta 1932 arte izango du, bereziki, Pablo Picassorekin harremana. Elkarlan emankorra izan zuten biek, eta teknika berriak erabili zituzten eskultura kubistari aplikatutako burdinaren soldaduran. Bere izena Picassoren itzalpean gelditu arren, lengoaia artistiko berezia garatu zuela azpimarratu behar da. 1930tik aurrera Julio González burdinazko eskultura modernoaren aitzindaritzat jo izan da, teknika horietan bide egingo zuten beste artista askoren inspirazio iturri. Aipa ditzakegu besteak beste David Smith, Eduardo Chillida eta gerora beraren suhi izango zen Hans Hartung margolari alemaniarra, beraren alaba Robertarekin ezkondua Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1939an.